Elkartasuna, auzotik Palestinara

xjauzolanean 1456153786868 Xj auzolanean | 2011-11-28 09:20



Asteburu honetan, Xj auzolaneaneko kideak, herri palestinarrari elkartasuna adieraziz, bertara bidaltzeko medikamenduak biltzen aritu dira auzoan.



Ostiral eta Larunbatean, goiz eta arratsaldez izan dute postua muntatuta. Azpeitiko gazte asanblada ari da ekimen hau burutzen hilabete osoan zehar, herriko plazan postua jarrita eta pasa den astebururako hartu zion erreleboa Xanjuandeiko auzo eragileak.

Etorkizunean ere, "herriko eragileekin elkarlanean jarraitzeko asmoa" agertu dute XJ auzolaneanetik.


Utzi iruzkina: