Espainiako Kongresurako hauteskundeetako emaitzak Xanjuandein

xjauzolanean 1456153786868 Xj auzolanean | 2011-11-21 17:57

Aukera zutenetatik, ia %70ak parte hartu du bozka emanez, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetan. Amaiurrek jaso ditu bozka gehien (1074) eta EAJ-PNV izan da bigarren indarra (493). PSOE (207) eta PP (140) izan dira ondoren bozkatuenak eta gainontzeko alderdi politikoak %2aren azpitik geratu dira.



Amaiurrek, Azpeitian orokorrean lortu dituen portzentaien antzekoak lortu ditu (%54,05), gehiengo absolutuarekin. EAJ-PNVk berriz (%24,81), behera egingo luke auzoan herriko portzentaiekin alderatuta PSOE (%10,42) eta PPren (%7,05) mesedetan.


Utzi iruzkina: