2. urtez, auzoa kantuz alaituko dute auzotarrek Baigerakoekin
Iaz azaroan egin bezala, 2011n abenduaren 16rako egin du proposamena XJ auzolaneanek: auzoa kantuz alaitzea. Ekimena Baigerarekin alkarlanean antolatu dute
Lehen hitzordua 19:00etan izango da, Baidera IItik abiatuko den txikiteoarekin. Ondoren, 20:30etarako jarri dute afalordua eta guztiari bukaera ona emateko, afalostea ere kantuz alaitzea da asmoa.
Afarirako txartelak, 15 eurotan jarriko dituzte salgai hurrengo egunetan, Baigera I eta Baigera IIn bertan. Menuak afaria, postrea eta kafea barnebiltzen ditu.
Iazkoan 50 bat lagun bildu ziren ekimen honetan eta aurtengorako ere kanturako gogoz diren guztiak gonbidatuta daudela esan dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: