Giro ederrean joan da kantaldia

xjauzolanean 1456153786868 Xj auzolanean | 2011-12-17 21:07

Arratsaldeko 19:00etarako talde ederra bildu zen Xanjuandeiko kaleetan kantuan aritzeko. Eguraldiak laguntzen ez zuen arren, ia ordubetez aritu ziren auzoko gune ezberdinetan abesten.

21:00ak  alderako eseri ziren Baigera IIn afaltzeko prestatu zieten mahaian. 30 lagunek zuten afarirako txartela. Hala ere, gaua aurrera joan ahala, inguruko mahaietan zen jendea ere giroan barneratuz joan zen, guztiak batean kantuz jarri ziren arte. Kantua eta lagunarte jatorra nagusitu ziren goizeko 1:00 arte.

XJ auzolaneanetik, Baigerakoen ekarpena txalotu nahi izan dute, euren kanturako grina eta alaitasuna auzoan modu honetan zabaltzeagatik. Bestalde, atsedenik hartu gabe, urtarrilaren 13rako, Bertso Afaria prestatzen hasiak direla jakinarazi dute.


Utzi iruzkina: