Datozen orduotan jakinaraziko dizuegu non lortu daitezkeen sarrera gehiago!Herri bazkarirako 1000 sarrera saldu dira dagoeneko. Sarrerak 12 euro balio du, eta Gazte Informazio Bulegoan soilik daude eskuragarri. Sanagustinen, Orkatzen, Txarrantxan eta Jim Clarken ere egon dira salgai, baina agortuta daude jada. Sarrerarekin paellaz gain, baso berrerabilgarria eta kamiseta oparituko dituzte. Kamiseta 11:00etatik aurrera jaso beharko da plazan.
Hemen da marea arroxaren aldizkaria! 16 orriz osatutako aldizkaria, erreportaiak, elkarrizketak, egitaraua... eta askoz gehiago!Datozen egunetan etxez etxe banatuko dute marea arroxako zipristiñek aldizkaria. Orri honetan ere eskuragarri du nahi duenak aldizkaria PDF formatuan. Irakurri aldizkaria eta animau hai, mahuai!
Hirugarren urtez egingo da aurtengo saninazioetan herritarrek girotutako kantu poteoa. Festa Herrikoien Batzordeak abian jarritako ekimen honek urtetik urtera gero eta babes zabalagoa jaso du herritarren eskutik eta giro ederrean ibili ohi dira kalez kale. Festa herrikoi eta euskaldunak sustatzeko helburuekin abiatu zen duela hiru urte ekimena eta adin desberdineko herritarrak nahasten ditu kalejiraren baitan. Gaztetxeko eta Baigerako kideek parte hartu ohi dute urtero baina edozein herritarrek parte hartzea da asmoa. Aurten, gainera, entseguak ere egin dituzte Baigera Jubilatuen Elkarteak ...
Laugarren urtez jarraian, Bakailao Txapelketa antolatu du Festa Herrikoien Batzordeak abuztuaren 1erako, Saninazio bigarrenerako. Azken urte hauetan jendeak izan duen erantzunarekin oso gustura gaude eta beste urte batez ere gogotsu gatoz herritarrek parte hartzen duten festa hori indartzeko asmoz. Txapelketan sukaldari profesionalek ez beste edonork har dezake parte. Parte hartzaileek elkarte edo norbanako moduan eman ahal izango dute izena, eta bi edo hiru kideko taldeak osatu beharko dituzte. Aurten ere "emakumeei dei berezia" egiten diogu animatu eta parte hartu dezaten. ...