saninaziyuek

Marea Arroxa aurreko urteetako festetako argazkiak biltzen ari da. Denon beharra daukagu, eskertuko genizueke dituzuen argazkiak (kalitate onean) gure e-mailera bidaltzea. ANIMAU HAI MAUHAI!!!!!!!!! marea.arroxa@gmail.com



Asteartean burutu zen lehen asanblada. Argazkietan ikus dezakezuen bezala, jendetsua izan zen. Olatua gogor dator aurtengoan era, badator marea arroxa! Adi deialdi berriei eta animau hai, mauhai!



Igo olatura!

saninaziyuek 1456152630964 saninaziyuek | 2011-07-04 00:00

Festak gero eta gertuago dauzkagu eta Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordeak asanbladara deitu nahi ditugu herritarrak. Bilkura bihar (asteartea) egingo da, 21:00etan udaletxeko arkupetan. Ekimenetan parte hartzeaz gain, festen antolaketan ere herritarren parte hartzea sustatu nahi dugu eta horretarako antolatu dugu  asanblada. Herritarron parte hartzeaz ari garenean, bere osotasunean ari gara. Hau da, antolatutako ekimenetan partaide izatetik haratago, berauek antolatzen ahalik eta herritar gehien inplikatzeaz ari gara. Funtsean, lau helburu izango ditu asanbladak: antolatzeko e...


15 urtetik gora dira, herriko hainbat gaztek, Azpeitian Gazteok Zer?! gazte asanbladan antolaturik, Saninaziyuetako alternatiba eraikitzeari ekin zionetik. Bi helburu argirekin ekin zioten bideari: * Alde batetik, egitarau instituzionalean zegoen hutsuneaz oharturik, gazteentzako ekimenak antolatzea. * Bestetik, festa eredua iraultzea, herritarrak ikusle izatetik, parte hartzaile izatera pasatzea, hau da, festetan herritarrak izatea protagonista. Urteak pasa dira eta egindako ibilbidea emankorra izan da. Agian, bada garaia inflexio puntu berri bat markatzeko, helburuak berriro zehaztuz.