Badator Marea Arroxa!

saninaziyuek 1456152630964 saninaziyuek | 2011-07-01 00:00

15 urtetik gora dira, herriko hainbat gaztek, Azpeitian Gazteok Zer?! gazte asanbladan antolaturik, Saninaziyuetako alternatiba eraikitzeari ekin zionetik. Bi helburu argirekin ekin zioten bideari:

* Alde batetik, egitarau instituzionalean zegoen hutsuneaz oharturik, gazteentzako ekimenak antolatzea.
* Bestetik, festa eredua iraultzea, herritarrak ikusle izatetik, parte hartzaile izatera pasatzea, hau da, festetan herritarrak izatea protagonista.

Urteak pasa dira eta egindako ibilbidea emankorra izan da. Agian, bada garaia inflexio puntu berri bat markatzeko, helburuak berriro zehaztuz.


Utzi iruzkina: