Animau hai pil-pillea!

saninaziyuek 1456152630964 saninaziyuek | 2011-07-18 00:00
1

 

Laugarren urtez jarraian, Bakailao Txapelketa antolatu du Festa Herrikoien Batzordeak abuztuaren 1erako, Saninazio bigarrenerako. Azken urte hauetan jendeak izan duen erantzunarekin oso gustura gaude eta beste urte batez ere gogotsu gatoz herritarrek parte hartzen duten festa hori indartzeko asmoz.

 

Txapelketan sukaldari profesionalek ez beste edonork har dezake parte. Parte hartzaileek elkarte edo norbanako moduan eman ahal izango dute izena, eta bi edo hiru kideko taldeak osatu beharko dituzte. Aurten ere "emakumeei dei berezia" egiten diogu animatu eta parte hartu dezaten.

 

Parte hartzaileek 10:45ean plazan egon beharko dute, eta 11:00etan hasiko da txapelketa. Behin txapelketa bukatuta, bazkaria egingo dute Berdura Plazan, eta 150 bat lagunentzako lekua egongo da. Bazkarirako sarrerak egunean bertan eskuratu ahal izango dira, eta txapelketako parte hartzaileek izango dute lehentasuna.

amaia

amaia 2011-08-02 16:21 #1

nola liteke jarri sari bezala arkumea eta txuletak ?.....


Utzi iruzkina: