Igo olatura!
Festak gero eta gertuago dauzkagu eta Azpeitiko Festa Herrikoien Batzordeak asanbladara deitu nahi ditugu herritarrak. Bilkura bihar (asteartea) egingo da, 21:00etan udaletxeko arkupetan.
Ekimenetan parte hartzeaz gain, festen antolaketan ere herritarren parte hartzea sustatu nahi dugu eta horretarako antolatu dugu asanblada. Herritarron parte hartzeaz ari garenean, bere osotasunean ari gara. Hau da, antolatutako ekimenetan partaide izatetik haratago, berauek antolatzen ahalik eta herritar gehien inplikatzeaz ari gara. Funtsean, lau helburu izango ditu asanbladak: antolatzeko eredu horizontala, gazte irudimena eta sorkuntza, arlokako asanblada txikien bidez eraikitako egitaraua, eta Udaleko festen mahaian Batzordearen ordezkaritza.
Aurtengo festei begira, bihar izango da lehendabiziko asanblada.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: