Badatorrela kantu poteue!

saninaziyuek 1456152630964 saninaziyuek | 2011-07-20 00:00

Hirugarren urtez egingo da aurtengo saninazioetan herritarrek girotutako kantu poteoa. Festa Herrikoien Batzordeak abian jarritako ekimen honek urtetik urtera gero eta babes zabalagoa jaso du herritarren eskutik eta giro ederrean ibili ohi dira kalez kale. Festa herrikoi eta euskaldunak sustatzeko helburuekin abiatu zen duela hiru urte ekimena eta adin desberdineko herritarrak nahasten ditu kalejiraren baitan. Gaztetxeko eta Baigerako kideek parte hartu ohi dute urtero baina edozein herritarrek parte hartzea da asmoa. Aurten, gainera, entseguak ere egin dituzte Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatuta.

Baserritarren egunean, uztailaren 25ean, 18:30ean abiatuko da Plaza Txikitik kantu jira Baigera elkartekoekin eta Gaztetxekoekin.

Hasi eztarriak berotzen eta etorri zu ere kalejirara!



Utzi iruzkina: