lo egitea 2

itsaspepinoak 1456148063433 Itsaspepinoak | 2007-07-25 09:22

80. hamarkadan abesti batek zioen bezala "lo egin txalo pintxalo kume..."hortaz, ohartzen gara lo kontuak kontuan hartzen direla, abestiaren letretan azaltzen baitira.

Gure bizitzaren ia 1/3 ematen dugu lotan ( batzuk gehiago beste batzuek gutxiago), beraz, gure naturak horrelako eskakizuna egiten badigu, prozesu garrantzitsu bat izan beharko du.

Alde batetik, gorputzarako atseden momentua da. Gure gorputzeko zelulak berritzen dira, organo askoren deskantsua da, zentzuetarako etenaldia ( ez da horietako gehienen bidez informaziorik sartzen) eta bestetik burmuinerako sailkapen prozesurako probetxugarria da, egunean zehar eskuratutako informazioaren sailkapena.

Antza denenz, lotan gauden bitartean garunak ez dio funtzionatzeari uzten, nahiz eta kanpotik ikusita hori eman. Inoiz norbait lotan zegoela esnatzea gertatu da, eta inspirazio edo asmakizun batek bultzatuta lanean hastea.

Gure arnasa eta barre prozesuak txiagotzen dira atsedenaldia hartzean baita ere. Ondorioz, ondo bizitzeko eta funtzionatzeko behar bharrezkoa da lo egitea.

Gizakiak gauez lo egiteko eginak gara. Gure gorputza eta zentzumenak egunez bizitzeko eginak dira, hauxe gure arbasoen ondarea da.

Hala ere batzutan egi horri atzea ematen diogu eta ez dugu gauez lorik egiten, batzuetan beharrengatik ( gaueko lanak, umeak...) edo aisialdiagatik (festak, norbaitekin egon nahia, gaueko mendi ibilbideak...).

Ordu asko lo egin barik iraun ondoren, derrigorrezkoa dugu lo egitea. Gauez ezin badugu egin, eguna aprobetxatu behar horretarako, baina ez da inor libratzen, egin gabe hil egingo ginatekeelako.

Adinaren arabera lo gehiago edo gutxiago egiten dugu. Umeek ia egun guztia dihardute lotan. Gazte eta helduek zortzi ordurekin gutxi gora behera, nahikoa dute, eta adineko pertsonen loa pertsonaren arabera izaten da.

Gai honi buruz ikerketa dexente egin dira eta oraindik jarraitzen dute egiten. Animalien artean denerik dago. Batzuek gauez bizi dira eta egunez lo egin. Askok erdizka egiten dute lo, eta gugandik hain hurbil dauden primateak edo hobeto esanda goi primatek (giboia, oragutana, gorila eta txinpanzea)nolabaiteko ohe bat prestatzen dute, batzuetan hostoz edo adarrez eginikoak, besteetan lo egiteko txoko bat antolatzen dute. Huek guk bezala gauez egiten dute lo, eta normala da pentsatzea gure asabek gauza bera egin izana.

Animaliak ( behintzat ikertutako kasu batzuetan) ere amets egiten dutela esaten dute. Gure ametsetan bizitzeko gertakizunak berbizitzen ditugu edo burmuinak bere kabuz burura ekarritako irudiak edo gertaerak biziarazten dizkigu. Prestatu gaitezke lehenengo momentu baten gauza zehatz bat amets egiteko eta gero, normalena, hildo hori galdu egiten da, loa sakonagoa egiten denean. Gehienetan amestutakoa ahaztu egiten dugu.

Amets gaiztoak ere eduki ditzakegu, gure egunerokotasunaren alde txarrak burura nahi barik ekarrita. Ipar amerikako indioek eskuz eginiko sare moduko gailu bat erabiltzen zuten amets gaiztoak harrapatzeko, euren ustetan. Hauek izateak ezegonkortasun handia sortzen digu, eta esperientzia txarretara edo beldurretara lotuta daude.

Ametsen artean interpretazioak ugari dira. Antzinako herrietan sutsuki jarraitzen zuten ametsen interpretazio hauek. Egun, oraindik herri askotan gertatzen da hau eta saiatzen gara hauei zentzu edo esanahi bat ateratzen. Freudek bere interpretazioak egin zituen eta baita asko idatzi ere. Azken finean ez dakigu zehatz mehatz ametsen zergatia zein den.

Beste alde batetik, eguraldia eta emozioek gugan eragina dute lo egiteko orduan. Eguraldi ona edo txarra izanda, pozik edo goibel egonda, lo gehiago edo gutxiago egiten dugu. Udan, eguraldi onez orokorrean lo egiteko gogo gutxiago daukagu eta pozik gaudenean nekea ez da horrenbeste nabaritzen.

Horregatik txarto-ondo lo egitearen arrazoiak anitzak dira. Txarto lo egiten dutenen kasuetan ondo lo egiten dutenen ohiturei begirati behar diete. Garrantzitsua da leku lasai, goki ( ohe edo leku erosoa) eta ahal izanda ilun eta zaratarik gabekoa edukitzea.

Bizitzan arazorik ez izatea edo gure ohetik kanpo uztea, lo egiteko ohitura bat edukitzea bai ordu finko batekin bai lekuaren aldetik, horrek lagunduko digu ez baldin badugu nahi txarto lo egin edo lo egiteko partxeak jarri pilulez bidez.

Bukatzeko behar behrrezkoa da logura izatea behar dugun 1/3a behar bezala lo egiteko.


Utzi iruzkina: