Kategoria: lo
Udaberriko lehen aste hau berezitasun handirik hasi bazen ere, astelehen eta martitzenetako ohiko entseguekin, asteak aurrera egin ahala askoz interesgarriagoa bihurtu da. Eguaztenean KORRIKA Elgoibartik pasatzen zela amak egindako deiak demaseko ilusioa egin zidan eta orain dela hamar urte, 2003ko KORRIKAn lekukoa eroan nuenekoa ekarri zidan burura. Eguenean ospakizunen eguna izan zen; blogkide, lankide, pisukide, ikaskide, bandakide eta velký kamarád dudan Beñat Osinaga Urizarrek 26 urte bete baitzituen. Berak espero ez bazituen ere hainbat sorpresa zain zitu...
Eguzkiak aspaldi hasi du mendebalderako txangoa eta ni iratzartzeko! begi bat erdizka ireki eta iratzargailua pila gabe geratu dela gandutsu ikusi dut......berandu noa...eta ez nau arduratu, gaur, maite dut aparailu madarikatu ttiki hori: "galdutako denborak", ez baitit inolaz "irabazitako denbora" lapurtu!Zer amestu dudan? Besterik gabe lo hartu dut!;-) Masai
Aaaaaaaaaaaaaaaaa!Garrasi egin nahi dut loak hartu nauelako!!! Alarmak jo eta ez naiz jaiki! Amaaaaaaaaaa! Eta lanak ez dira berez egiten...Baina nik lo jarraitu dut...Gero komeriak...
Mozorroak, trena, jaietako giroa,magia berezia...Zarata, iskanbila, burrunbada,ezezagunak,gu pozik eta lasai gure urduritasunean.Gustora gure epeltasunean.Nekea, logalea, gosea,ziplo lurrean botata.Trenaren zain.Zarata, hotza, erosotasun falta,lurrean, hala-nola lo.Trenaren triki-traka.Nire burua eta zure sorbalda.Nire eskua eta zurea.Zure begiak itxita, nireak irekita.Nire begiak itxita, zureak irekita.Trenaren triki-traka joan da.Oherako ordua.Xixko eginda, porru eginda, ziplo lo.Norbaiten musua masailean.Loti Ederraren antzera sentitu.Lo jarraitu.Ametsa ote?Hala bada, betirakoa izan dadi...
ikusi eta ikasi :
querido diario:zzz zzz zzzz zzzz zzz z z zzz z zz z z zzzz zz z z zzz z z zzz zzzzz zzzz zzz zzz zzzz zz zzz gaurko palindromoa:NI ARI LO, KALERA ZARELAKO LIRAINzzz zz zzzzz zzz.
80. hamarkadan abesti batek zioen bezala "lo egin txalo pintxalo kume..."hortaz, ohartzen gara lo kontuak kontuan hartzen direla, abestiaren letretan azaltzen baitira. Gure bizitzaren ia 1/3 ematen dugu lotan ( batzuk gehiago beste batzuek gutxiago), beraz, gure naturak horrelako eskakizuna egiten badigu, prozesu garrantzitsu bat izan beharko du. Alde batetik, gorputzarako atseden momentua da. Gure gorputzeko zelulak berritzen dira, organo askoren deskantsua da, zentzuetarako etenaldia ( ez da horietako gehienen bidez informaziorik sartzen) eta bestetik burmuinerako sailkapen prozesurako pr...
Ezaguna da zein petral gertatzen diren zenbaitetan umeak, euren atzetik ibili behar egun guztian zehar, egizu hau, zatoz hona, ixil zaitez, geldik egon hadi, ... Nekagarria eta astuna gertatzen dela ez dizut, beraz, nik ukatuko. Izeko baten esana da, umeak lo direnean hormek ere atseden hartzen dutela. Argia du esanahia: egunaren jardunean, lanean eta abarretan, aurrera egingo baduzu hobe umea lo dagoenetan, zuk zeuk ere lo edo atseden hartzea, gauzak zuzen eta artez egin nahi badituzu. Lehengo gauean, umeak lo ziren, artega baina lo, eta hormak atsedenean ziren. Gu ere b...
Waaaa! Lehenik eta behin zorionak neure buruari 11 aldiz borrau jatan lana amaitxu dotelako, 5 blogen kontua. Egixa esan nahiko berandu in jata, goixeko ordubixak baitira. ta gainera bixar 8etan altzau biharra lan bat itxeko geratu baikara huhezin. baina bixar ez dotenez denborarik eukiko oin aprobetxau bihar! badakizue gazte gehixenok "primeran" betetezen dogun lelua: " EZ UTZI BIHARKO, GAUR EGIN DEZAKEZUNA". Ba pentsau dot lantzian behin kasu itxia ez jatanela txarto etorriko.Eta lan hau amaitzen ari nitzala konturau naiz honek bistia asko kantsatzen dauela eta insomioari be au...