Kategoria: gertaerak
80. hamarkadan abesti batek zioen bezala "lo egin txalo pintxalo kume..."hortaz, ohartzen gara lo kontuak kontuan hartzen direla, abestiaren letretan azaltzen baitira. Gure bizitzaren ia 1/3 ematen dugu lotan ( batzuk gehiago beste batzuek gutxiago), beraz, gure naturak horrelako eskakizuna egiten badigu, prozesu garrantzitsu bat izan beharko du. Alde batetik, gorputzarako atseden momentua da. Gure gorputzeko zelulak berritzen dira, organo askoren deskantsua da, zentzuetarako etenaldia ( ez da horietako gehienen bidez informaziorik sartzen) eta bestetik burmuinerako sailkapen prozesurako pr...