Bizarrain

Altzan eta euskaraz

2010eko eskuorria

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-09-17 10:34

Bizarrain euskorria 10View more documents from bizarrain.


Horrela bai!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-09-17 10:00

Bertsolari elkartea eta Nekane Rueda ileapaindegia zoriondu nahi ditugu euskararekiko erakutsi duten begirune eta txukuntasunagatik. Iaz ez bezala, Larratxoko Txirrindulari Probaren oharra bi hizkuntzetan jarri dute. Horrela BAI! Argazkiak.org | Zoriontzea Bertsolari N Rueda © cc-by-sa: Bizarrain


Establezimendu hauetan langileen erdiek gutxienez badakite euskaraz. Dagoeneko ez duzu aitzakiarik, orain bai baitakizu non egin zure erosketak eta harremanak euskaraz. Beraz, aukera itzazu!


Bizarrain kultur elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. ‘Mintzamina’ deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz. Solasaldien helburuak hainbat dira: Batetik, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea eta ahal den neurrian osatzea. Udalaren zein entitate pribatuen hitzaldi, eztabaida eta proiekzio gehienak gaztelaniaz eskaintzen dira Altzan eta altzatar euskaldunok Donostiara edo inguruko beste herrietara joan beharra dugu kultura jarduera horiek euskaraz nahi baditugu. Bestetik, altzatar euskaldunen artean sare...


Altzako jaietan, ekainean, sinadura bilketak egingo ditu Bizarrain elkarteak, publizitatea euskaratzeko eskatzeko hainbat entitateri. Gerturatu zu ere eta eman zure sinadura eskari honen alde!


Larratxo auzoan “Lehen hitzetik Zerbitzua Euskaraz” kanpaina martxan jarri dute Bizarrain kultur elkarteak, Auzoa merkatarien elkarteak eta Altza Euskaltegiak. Kanpaina hau Kontseiluak Euskal Herri osoan aurrera daraman jardunaren barne kokatzen da. Establezimenduetan euskararen ezagutzaren inguruko galdeketa egin ostean, honakoak dira datuak: Larratxon jendaurrean lan egiten duten %46k bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa dute eta %42k aldiz, baita euskaraz erantzutekoa ere. Kanpaina honen bidez, jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten langileen euskalduntzea eragin nah...


Zerbitzua euskaraz?

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-04-29 16:40


Sari-banaketa apirilaren 17an, larunbatean, egin da Altzako X. Bertso Asteko bertso afarian, Altzatarrak elkartean. 100 lagun elkartu gara, Aitor Sarriegi eta Jexux Mari Irazu bertsolarien saio bikainaz eta sukaldariek prestatutako jaki ederrez gozatzera. Saioaren atsedenerako tartean banatu zaio saria Iñigo Legorburu oreretarrari. Txirrita Altzan Berpiztu Da.


Bizarrain kultura-elkarteak antolatu duen II. Bertsopaper Lehiaketa amaitu da. Guztira, sei lan jaso ditu elkarteak eta lehiaketaren irabazleak erabaki ditu. Aurten bi gai proposatu dira, aukeran. ‘Altza Donostiari anexionatu zioteneko 70. urteurrena’ gaia eman gabe geratu da, aurkeztutako lanek ez dutelako aski kalitaterik erakutsi. Gai librearen irabazlea Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da, Txirrita Altzan da berriro lanari esker (iaz ere bera izan zen irabazlea). Sari-banaketa apirilaren 17an, larunbatean, egingo da Altzako X. Bertso Asteko bertso afarian, Altzatarrak e...