Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Bizarrain elkarteak eta Herrerako Sporting-ek, laugarren urtez jarraian. Aurten, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek egindako irudiekin osatu dugu. Hona hemen kartelaren irudia.
Gazte-mailako kiroletan euskarak bizi duen egoeraz gogoeta saioa egin dugu, Oleta ikastetxeko eta Herrerako Sporting taldeko trebatzaileekin.Orain, Donostiako udalarekin batera antolatu nahi dugu beste saio zabalago bat, bertara gonbidatuz Altzako gazte-mailako kiroletako trebatzaile guztiak.
Azaroa hasieran salatu genuen Nerecan zeneko orubean egiten ari diren lanetan kartel bat ezarri zutela gaztelera hutsez. Orain, 50 metrotan beste 7 kartel jarri dituzte, horietatik 6 gaztelera hutsez! Oso larria iruditzen zaigu, eta horien aldaketa exijitzen dugu. Ikus irudiak SALAKETAK atalean
Gure taldekide batek jaso ditu Asturiesen hainbat irudi erakusten dutenak han ere hizkuntza eskubideen aldeko lanean ari direla herritarrak. Ikusi irudiak ASTURIES estekan.
Bizarrain kultur elkarteak salatu nahi du Nerecaneko etxeetan egiten ari den lanetan ezarri duten kartela gaztelera hutsez ageri dela. Berriro ere gertatu da eta gaitzetsi nahi ditugu Altzan sarriegi gertatzen diren euskaldunon hizkuntz eskubideen urraketak. Ikus argazkiak hemen atalean
Hainbat ekimen abiatu ditu Bizarrain elkarteak, zerbitzuen alorrean normalizazio prozesua eragiteko. Hurrengo asteotan ere ekintza berriak abiatzeko asmoa dugu. Orain arte egindakoak:'Erretzea badago / ezin da erre' txartela. Erakusleihoen hizkuntza egoera aztertzea eta hobekuntza proposamena egitea. Publizitatearen azterketa eta hobekuntza proposamena egitea. Euskara ikastaro berezien antolaketa.
Asteotan, entitate bakoitzak erabakitako euskalduntzeko neurrien betetze maila aztertzen ari da Bizarrain elkartea, banan bana bisitatuz. Zer konpromiso hartu dituen gogorarazi, neurriok betetzeko laguntza eta baliabideak non topa ditzakeen azaldu, eta Bizarrain elkartearen esku dauden laguntzak eskaintzen dizkie elkarteko teknikariak bisitatutako entitateei.
Ekainaren hasieran egin du Altzako Bizarrain kultur elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren ekitaldia, eta aurtengoa laugarrena izan da. Guztira 39 dira Altzan ziurtagiria duten enpresa, saltoki, erakunde eta abarreko entitateak. horietatik zortzik lehen aldiz eskuratu dute aurten. a55 Estilistak Arizeta Tailerrak Goizka Igeltserotza Josetxo Harategia Kokama Liburudenda Lizarpe Taberna Lotura Komunikazioa eta Internet. Emili Tindategia Iaztik datozenak Alai Loradenda Altza Euskaltegia Altza TV (www.altzatv.com) Altzako San Martzial Zahar Etxea Anaiak Taberna-erretegia Askagintza Lan...
Euskarari bai esateko beste modu bat: http://euskaraoke.blogspot.com