Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Bizarrainek jarraitzen du publizitatearen azterketa egiten, eta eskatu nahi dizue kontuan izatea hizkuntzaren irizpidea eguberritako erosketetan ere. Ikusten duzuenez, batzuek bere burugogorkerian darraite.   Bestalde, aipatu nahi dugu erdi-zoriontzea deitu diogun hau, euskarari testuetan trataera duina eman badiote ere, kanpainaren leloa espaƱolez bakarrik pentsatu eta idatzi baita.


Euskalgintzaren mapa

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-11-18 20:57

Kontseiluak Euskalgintzaren mapa direktorioa aurkeztu du. Horren bidez, euskararen normalizazioa lortzeko lanean ari garen elkarte eta erakundeen ekintzak eta egituraketa azaldu nahi ditu, eta gure arteko harremanak erraztu eta esperientziak trukatzeko lanabesa eskaini.berria   Argia Erabili.com  Karrajua


Bizarrain Kultura-elkarteak 14-16 urte bitarteko gazteentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua da Altzako gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea. Parte hartzaileak: 14-16 urte bitarteko gazteak (D.B.H.-ko  3. eta 4.mailak)Gaia aukerakoa da, baina herrian oinarritutako, bertan kokatutako edota herritik abiatutako istorioak izan behar dute.Lanak euskaraz idatzitakoak eta gehienez 4 orritakoak eta gutxienez 2 orritakoak izango dira Lanak aurkezteko epea: 2009ko azaroak 25, asteazkena.Epaia 2009ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko  ...


Hau BAI da bidea!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-10-12 21:43

Euskaldunak aintzat hartzen gaituzten enpresa garrantzitsuak badira, eta horien aldeko hautua egitera gonbidatzen zaituztegu. Aipagarriak dira KIABI eta EROSKI. Gainera, gure salaketek eragina izaten jarraitzen dutela ikusten da. Oraingoan MEDIA MARKET aipatu behar dugu eredugarrien artean. IKUSI


Eztabadai interesgarria hemen


Donostiako autobus konpainiak Altzan abiatu duen linea berriaren berri GAZTELANIA HUTSEZ eman digu altzatarroi!! Santa Barbarako autobus geltokian ateratako argazkia duzue hau. Eta ez da lehenengo aldia, ikusi salaketen estekan lehenago ere kexatu izan garela horrelakoekin. Donostiako udalari eta autobus konpainiari, aski da! euskaldunoi errespetua, gure hizkuntza-eskubideak aintzat hartu, ez gara eta bigarren mailako hiritarrak!


Erdiak gutxienez euskaraz behar du. Egin duzuen moduan, euskaldunak baztertzen gaituzue. Bizarrain elkartean gustura lagunduko dizuegu euskaraz jartzen.


Altzako 2001eko datu soziolingusitikoak dituzue hemen ( Klik egin )


Kontseiluak, Behatokiak eta Ziurtagiriaren Elkarteak antolatu eta herrietako euskalgintzako lan taldeen laguntzaz garatu dugun Euskaraz seguruago kanpainaren lehen fasea amaitu da. Emaitza nabarmenak izan ditu: 624 aseguru euskaratzeko eskariak egin zaizkie 74 aseguru-etxe eta artekariri. 429 eragile eta norbanakok parte hartu dute eskari zabalean Horietatik 200 gipuzkoarrak izan dira, eta 40 Altza eta Donostiakoak Info (+)


OHARRA

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-06-23 17:45

Bizarrain kultura elkarteak kezka azaldu nahi du Ainara Vazquez Bagerakide eta altzatar laguna atxilotu dutelako. Eskatzen dugu bere eskubideak bermatzea, ez inkomunikatzea, eta senideei baimena ematea ikus dezaten. Euskararen normalizazioaren alde elkarrekin lan egin dugu Bagerarekin Ainararen bidez eta, horregatik, badakigu pertsona ona eta euskaltzale hobea dela. Guztia lehenbailehen argitzea exijitzen dugu. Ainara kalean nahi dugu, gurekinargiaBerria