Ipuin laburren lehiaketa
Bizarrain Kultura-elkarteak 14-16 urte bitarteko
gazteentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua da
Altzako gazteen artean euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea.
- Parte hartzaileak: 14-16 urte bitarteko gazteak (D.B.H.-ko
3. eta 4.mailak)
- Gaia aukerakoa da, baina herrian oinarritutako, bertan
kokatutako edota herritik abiatutako istorioak
izan behar dute. - Lanak euskaraz idatzitakoak eta gehienez 4 orritakoak eta
gutxienez 2 orritakoak izango dira
Lanak aurkezteko epea: 2009ko azaroak 25, asteazkena. - Epaia 2009ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean,
emango da ezagutzera.
- Saria: Ipuin onenaren egileak ordenagailu eramangarri txiki bat (netbook) jasoko du, eta bigarren saria eskuratzen duenak 50€ko txartela jasoko du, euskarazko kultur-produktuak erosteko, Altzan.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: