Ostegunean hasiko da Korrika Tuteran eta igande goizaldean izango dugu Altzan. Larunbata gauean KANTU-AFARIA izango dugu Herrera elkartean. Txartelak salgai dira dagoeneko Ipotx eta Nido tabernetan, 15 €an.
Martxoaren 28tik 29rako gauean igaroko da Korrika 16 Altzatik. Larunbatean sartuko da Donostian eta Igandean aterako da Altzatik. Eta kontu bitxia, urtaroari dagokion orduaren aldaketa gertatuko da Korrika Altzan izango den bitartean. Hala, erne ibili beharko dugu, Larratxon 2:00etan izango den arren, Altzagainan goizeko 3:00etan izango baita.
Bizarrain elkarteak abian jarri du ‘Gutxienez % 50’ kanpaina, Altzako saltegi eta establezimenduen publizitatean euskarak gutxienez presentzia hori izan dezan eragiteko. Herriko aldizkarian jarritako iragarkiak moztu eta buzoietan biltzen direnak jaso, horiek aztertu eta gaztelaniaz hutsez edo nagusiki daudenak establezimenduari itzuliko dizkiogu, Bizarrainek sortutako iragarkia gehituta. Behar bezala ari direnak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren bidez zorionduko ditugu.
Arriaga Zaharreko Kutxaren bulegoan lanak egiten ari direla eta oharra jarri dute atean, bulegoa tokiz aldatu dutela adierazteko. Asko arduratu gabe, gaztelania hutsez jarri dute, euskaldunon hizkuntza eskubideak urratuz. Aldaketa lehenbailehen egitea exijitzen dugu.
Hemen da Korrika 16 eta Bizarrain elkarteak bat egin nahi du Korrikaren asmoekin: Korrika 16k omendu nahi ditu Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpena egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiei. Altzan aitortza egin genien 'Lau Haizetara' eskulturarekin.Euskara berreskuratu nahi dugu. Horretarako, Administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea, bizitzako esparru guztietan (lantokian, kalean, etxean,...) euskara erabiltzea eta euskara eza dakienak euskara ikastea nahi dugu. Euskar...
Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuetako establezimenduetan hizkuntza-paisaia euskalduntzeko ekimenari jarraipena emanaz, merkealdien berri euskaraz emateko kartelak banatuko dizkie Bizarrain kultur taldeak Altzako merkatariei. 300 kartel inguru banatuko ditugu Altzako establezimenduetan. Lehenago ere banatu dira Erre daiteke / Ezin da erre eta Zabalik / Itxita euskarriak.
Donostiako Euskara Batzen eta Altzako Bizarrain elkarteek, Zaharrean Parte Zaharreko Merkatarien eta Ziurtagiriaren Elkartearekin batera 'Gabonetako oparietan ere euskara ziurtatu' kanpaina abian jarri dugu. Altzatarroi, donostiarrei edota hirira etorritakoei opariak erosterakoan euskara erabili eta euskarazko produktuak erosteko deia egin nahi diegu.
Bosgarren urtez jarraian, Bizarrain kultur elkarteak eta Herrerako Sporting kirol taldeak lankidetzan antolatu dugu joan diren abenduaren 27 eta 28an, Herrerako futbol zelaian, ospatu den jaia. Futbol festaren bidez adierazi nahi diegu gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta trebatzaileei euskarak kirola esparru naturaltzat duela. Guztira berrehun ume inguru bildu ditu Altzako V. Euskaraz Bai futbol festak. Herrerako Sporting taldeaz gain, La Anunciata, La Asunción, Herri Ametsa, Altza, Herrera eta Oleta ikastetxeetako ikasleek hartu dute parte. Partidak infanti...
Kontseiluak bere 10. urteurrenaren ekitaldi nagusia ospatu du, Barakaldoko BEC-en. Milaka lagun bildu gara euskararen normalizazioa lortzeko behar diren urratsak aldarrikatzeko. Ekitaldia ikusgarria izan da, ederra eta altzatarrak bertan izan gara. Hedabideetan honela eman dute ekitaldiaren berri
Euskarari bai esateko beste modu bat: http://euskaraoke.blogspot.com