Publizitatean ere euskaraz

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-03-09 10:59

Bizarrain elkarteak abian jarri du ‘Gutxienez % 50’ kanpaina, Altzako saltegi eta establezimenduen publizitatean euskarak gutxienez presentzia hori izan dezan eragiteko. Herriko aldizkarian jarritako iragarkiak moztu eta buzoietan biltzen direnak  jaso, horiek aztertu eta gaztelaniaz hutsez edo nagusiki daudenak establezimenduari itzuliko dizkiogu, Bizarrainek sortutako iragarkia gehituta. Behar bezala ari direnak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren bidez zorionduko ditugu.


Utzi iruzkina: