Kategoria: publizitatea_euskaraz
Iaz bezala aurten ere, sinadurak biltzen ari gara Altzako entitateei eskatzeko publizitatea euskaraz ere argitaratzea. San Luis jaietan asko bildu genituen, eta asteburu honetan ere San Martzial jaietan izango gara sinadurak biltzen. Sinadura horiekin, gutuna bidaliko zaie publizitatea gaztelaniaz egiten duten Altzako enpresei, eskatzeko gutxienez bi hizkuntzetan modu orekatuan egitea. Elkarbanatu
Altzako jaietan, ekainean, sinadura bilketak egingo ditu Bizarrain elkarteak, publizitatea euskaratzeko eskatzeko hainbat entitateri. Gerturatu zu ere eta eman zure sinadura eskari honen alde!
Bilbo berriaren garaiotan, Deustu ere berritzen ari zaizkigu. Poliki poliki eraikin berriak ikusiko ditugu gure inguruan. Lehengo egunean horietako baten lehen harria jarri zuten Euskalduna Zubiaren parean. Deustuarrok aspalditik ditugu ikusgai obra iragartzen duten panelak. Eta berritasunetik gutxi iragartzen digute, praktika zaharrak, euskarari bazter txikiena ere uzten ez dioten ohiturazko tradizioak errepikatzera datozenak, erakusten dizkigutelako. Harritzekoa oso, arduradun instituzionalek eta hospitalaren arduradunek innobazioa eta garapena ahoan etengabe darabiltenean.Jarraian datoze...
Bizarrainek jarraitzen du publizitatearen azterketa egiten, eta eskatu nahi dizue kontuan izatea hizkuntzaren irizpidea eguberritako erosketetan ere. Ikusten duzuenez, batzuek bere burugogorkerian darraite. Bestalde, aipatu nahi dugu erdi-zoriontzea deitu diogun hau, euskarari testuetan trataera duina eman badiote ere, kanpainaren leloa españolez bakarrik pentsatu eta idatzi baita.
Bizarrain elkarteak abian jarri du ‘Gutxienez % 50’ kanpaina, Altzako saltegi eta establezimenduen publizitatean euskarak gutxienez presentzia hori izan dezan eragiteko. Herriko aldizkarian jarritako iragarkiak moztu eta buzoietan biltzen direnak jaso, horiek aztertu eta gaztelaniaz hutsez edo nagusiki daudenak establezimenduari itzuliko dizkiogu, Bizarrainek sortutako iragarkia gehituta. Behar bezala ari direnak Hizkuntza Eskubideen Behatokiaren bidez zorionduko ditugu.