Kategoria: 2014
Ekarpen teorikoei dagokienez, bidea egiten ari da transmisiotik sozializaziorako aldaketa. Paula Kasaresek aspalditxotik darama soziolinguista euskaldunen tropela bide horretatik eta ematen du zirimiri moduan blaitzen ari direla bazterrak. Pello Jauregik ere eman du zeresana 2014an. Euskal soziolinguistikaren azken urteotako troinurik handienari (erabilerari, hain zuzen ere) tira egiteko proposamenak dakartza Pellok, eta ondo etorriak izan dira gurean. Ea praktikara eramaten ditugun denon artean. Ekarpen praktikoei dagokienez, beste urte batez oparoa izan da euskalgintzaren lana. Ha...
Sariak: Irabazleari tableta digital bat eta Altzako produktuen otarra. Altzatar onenari otarra eta ‘Lau Haizetara’ eskultura. Eginbeharra: Gaia eta neurria libre. Sorta bakoitzak gutxienez 3 eta gehienez 8 bertso. Lanak aurkezteko epemuga: 2014ko maiatzaren 4a. Bidali hona: bizarrain@altza.net edo Casares Kultur Etxea, Darieta Bidea 1, 20017 Altza. Epaia: 2014ko maiatzaren 10an, Altzako XIV. Bertso Asteko bertso bazkarian. Hona hemen aurtengo edizioaren baldintzak: V. bertsopaper lehiaketa baldintzak from Bizarrain Kultur Elkartea