IPULIÑO-LEITZA. 2014ko urtarrilak 19

mendibilaurrera 1456945737964 Mendibil Mendi Taldea | 2014-01-20 20:09

mendibilaurrera 1460735420256

Eguraldi ona, polita eta hotza era berean. Horrela abiatu ginen Berastegiko gainetik berrogeitik gorako lagunok. Ipuliñotik, ikus zitekeen guztiaz gozatu ondoren, Plazaolako estazio aldera abiatu ginen. Han, Franki baserria ondoan ikusten genuela, Lapurren-kaltzada hartuta Urkizuko presa aldera igo ginen. Handik Leitzalarreko errepidera atera ginen eta handik gora; Arramiako lepoa. Han hurbil egonda tentazioari uko egin gabe Arramiara igo ginen. Bista ederra, are gehiago paraje hau ezagutzen ez zuten bakar batzuk horientzat. Behera gindoazela, eguraldiak ere behera eta herrira iristerakoan lehen euri ttanttak, baina amaiera zen.

______________________________________________________________________________

Hona hemen argazkiak: