NATURBIDEEN EGUNA. 2014ko maiatzak 4
Berandu samar antolaturiko irteerak ere (ostiralean bertan iragarri baitzen), nolabaiteko arrakasta izan zuen. Hamasei lagun, gaztek eta helduk, plazan bildu eta Itturri-zarretik gora hartu genuen bidea, Plazaola trenbidera iritsi arte. Joandegiko tunelera iritsi aurretik eskuinerantz hartu gora eta ondoren kanposantutik datorren bidearekin bat egin genuenean herria goitik ikusiz Santakrutzera igo ginen. Han hamaiketako ttikia eta beherantz Auzmendi aldera, gero lehengo bidetik trenbidera berriz ere. Amaiera estazioan eta pintxo banatara gonbidatu gintuzten. Ondoren fanfarrea, dantzariak,...; Igande goiz-pasa!
_______________________________________________________________________________
Hona hemen argazkiak:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: