LEITZALARREKO MEGALITOAK. 2014ko maiatzak 18
Berrogeita hamaika lagun (eta zakur bat) bildu ginen irteera egiteko asmoz. Zortzi eta erdiak aldera Sasain bizkarretik abiatu ginen eta bertan lehen harrespila ikusi eta informazioa jaso genuen Joseluisen partetik.
Handik Urdola, Mendibilen azpi aldea eta Galon bordan hamaiketakoa egin ondoren Aitzmurdira igo ginen.
Esan beharrik ez dago bidean monumentu megalitiko ezberdinak ikusi eta argazkiak atera genituela. Aitzmurdiko parajea, gainerako guztia ere bai, noski, baina hau bereziki; ikaragarria: pagoak, haritzak,.... edertasuna, azken finean.
Handik Mendibilera, azken trikuharria ikusi eta Olaetako errekari jarraituz
Sarasingo txabola eta gainera berriro ere; eguerdiko ordubata zen; ederki.
_______________________________________________________________________________
Hona hemen argazkiak:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: