MADOTZ-ARTXUETA-IRIBAS. 2014ko martxoak 29
Ohi den moduan autobusa 8:00etan Leitzen hartu eta Larraungo Madotz aldera abiatu ginen. Eguraldi ederra eta eguzkipean ibili baginen ere, aurretik botatako elurrengatik paraje zurituak ikusten ziren.
Hogeita hamaika lagun hasi eta buka, dena den, aitortu beharra da, tranpatxo bat ere egin genuela; Artxueta gailurren ondotik igaro, baina ez ginen goraino igo, elur dexente baitzegoen eta hamaiketakoari lehentasuna eman genion.
Ondoren erronkaren bidea hartuta, Iribaseraino iritsi ginen, errekaren jaiotzaren txokora bisita egin ondoren, han makina bat argazki atera genituen.
_______________________________________________________________________________________________
Hona hemen argazkiak:
Iruzkinak
Utzi iruzkina: