Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Bizarrain Kultur Elkarteak 'Mintzalaguna' ekimena abian jarri berri du; euskaldun berriei laguntzeaz gain, Altzako euskal giroa indartu nahi dute. Argazkiak.org | Mintzalaguna Altzan 2011 © cc-by-sa: Bizarrain Euskaraz hitz egiteko edozein toki da ona, solaskidea eta gogoa baino ez dira behar. Norekin hitz egin ez dutenei laguntzeko Altzako Bizarrain kultur elkarteak Mintzalaguna ekimena abian jartzea erabaki du, Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak aurrera daraman eredua jarraituz. Egitasmoaren arduraduna Josean Abecia da, eta hala azaldu du ekainetik lantzen ari diren egitasmoaren...


Establezimendu hauetan langile gehienek (gutxienez hiru langiletik bik) badakite euskaraz. Dagoeneko ez duzu aitzakiarik, orain bai baitakizu non egin zure erosketak eta harremanak euskaraz. Beraz, aukera itzazu! Elkarbanatu


Mintzalagunak Altzan

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-07-23 12:53

Bizarrain elkarteak bultzatuta eta hainbat altzatarren eskariari erantzunez, Mintzalagun ekimena abian jarriko da Altzan. Euskarazko mintzapraktika saio informalak antolatuko dira, euskara ikasi berri dutenei, euskaraz norekin hitz egin ez dutenei edota lagunartean eta euskaraz tarte atsegin bat eman nahi duten lagunei zuzenduta. Lagunartean euskaraz hitz egiteko gogoa baduzu, deitu (943 397 464) edo gure helbidera idatzi (bizarrain@altza.net).euskaraz.net Elkarbanatu


Gure elkarteko kide den Zigor Etxeburua izendatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen zuzendari. Zorionak eta eutsi goiari!Berriagipuzkoaeuskara


Donostiako udal berriak zenbait aldaketa egin ditu aurtengo Aste Nagusiko egitarauan, eta aurreko udal gobernuak erabakita zituenak baino euskal talde gehiago kontratatu ditu musika emanaldietarako.Zuzeu.com


Donostia hautatu dute 2016an Europako Kulturaren Hiriburu izateko. Horren haritik, Bizarraingo kide eta Kontseiluko langilea ere baden Zigor Etxeburuaren artikulua ekarri dugu gogora.  Elkarbanatu


Iaz bezala aurten ere, sinadurak biltzen ari gara Altzako entitateei eskatzeko publizitatea euskaraz ere argitaratzea.  San Luis jaietan asko bildu genituen, eta asteburu honetan ere San Martzial jaietan izango gara sinadurak biltzen. Sinadura horiekin, gutuna bidaliko zaie publizitatea gaztelaniaz egiten duten Altzako enpresei, eskatzeko gutxienez bi hizkuntzetan modu orekatuan egitea. Elkarbanatu


Horrela bai!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-06-24 16:39


Biharko asmorik?

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-06-24 16:09

Euskaraz bizi nahi dugunok festak aukeran izango ditugu, bihar, Donibane Lohitzunen eta Maulen. Zer beste plan hoberik? Zehaztasun gehiago hemen


Bizarrain elkarteak ikerketa egin du publizitatean euskarak duen presentziaz, eta horren albistea egin du Hitza egunkariak. Irakurri hemen Euskaran ere, beherapenakHorren haritik, Bizarrainek sinadurak bilduko ditu publizitatea euskaraz ere egitea eskatzeko saltegiei, eta horren albistea egin du Noticias de Gipuzkoa egunkariak. Irakurri hemen Elkarbanatu