Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Bihar, hilak 13, ostirala,20.00etan, Nido Tabernan (Herrera).altzanet Elkarbanatu


Maiatza hasieran eskaria bidali zion Bizarrainek udalari, 'Lau Haizetara' eskultura garbitu zezaten. Egun batzuk lehenago, Donostiako Alkatea kexu azaldu zen Ibarrolaren eskultura bat zikindu omen zuten eta. Bide beretik, eskatu zaio garbiketen sailari, garbi dezala Altzagainan dagoen 'Lau Haizetara' eskultura, bertan margotu baitute 'gramos' hitza. Eta honela erantzun dute Herritarrekin Harremanetarako Zerbitzutik: Se atiende su petión.Ulertu dugulakoan, hala bedi! Elkarbanatu


Beste behin ere!. Donostiako udalaren Casareseko KZ Guneak altzatarroi maiatzean eskaintzen dizkigun 23 ikastaroetatik soilik 8 izango dira euskaraz, gainerako 15ak gaztelaniaz. Berdintasunez tratatzea exijitzen dugu, euskara ofiziala denez, euskaldunon hizkuntza-eskubideak erabat bermatzea dagokio udalari. Elkarbanatu


Berriro ere, propaganda egin duen aldi guztietan bezala, euskalraren aztarrenik ere ez du ageri Muebles Secoren publizitateak. Zure beharretarako, kontuan izan ezazu establezimendu honetan baztertzen zaituztela, euskaldun. Elkarbanatu


Bizarrain kultura-elkarteak antolatu duen III. Bertsopaper Lehiaketa amaitu da. Guztira, lau lan jaso ditu elkarteak eta lehiaketaren irabazleak erabaki ditu. Lehiaketako epaimahaikideak Juan Mari Irigoien idazlea eta Unai Elizasu bertso gai-jartzailea izan dira, Bizarrain elkarteko kideekin batera. Bertso paper lehiaketaren irabazlea Iñigo Legorburu Arregi izan da, “LAU HAIZETARA” ESKULTURA NAIZ lanari esker. Nabarmentzekoa da saria hirugarren aldiz jarraian irabazi duela errenteriarrak.      Altzako onenaren saria, berriz, Xanti Zapirain Elizaldek irabazi du, BIZIA ETA...


Igandean abiatuko da Altzako XI. Bertso Astea. Hona hemen egitaraua: Maiatzak 1: bertso jaialdia Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Unai Elizasu. Altzagaina (Plaza gorria). 18:00. Maiatzak 3: irakurketa kantatua Altzako bertsolariak bizi berrituz. Tomasene K. E. 19:30. Maiatzak 6: bertso saio musikatua Manex Mujika, Jokin Labaien, Ainhoa Agirreazaldegi eta Xamoa (Hamaika bertute). Nido Taberna (Herrera). 22:00. Maiatzak 7: Erregea eta bufoia banketean Ander Lipus + Jexux Mari Irazu Bertso-antzerki afaria Altzatarrak...


Aurten ere, Altzako merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen alorreko entitateen elkartea den AUZOArekin elkarlanean jarraituko du Bizarrainek, elkartekideen artean euskararen normalizazioa sustatzen jarraitzeko. Hain zuzen ere, zirkular baten bidez euskara elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuen berri eman zaie AUZOA elkarteko bazkideei.Auzoa.net Elkarbanatu


Hemen da bertsozaleontzako urteroko aukera. Hartu tarte bat eta idatzi zenbait bertso, epemuga: APIRILAREN 28a. Animooo!  BALDINTZAKeuskaraz.net Elkarbanatu


Korrika 17 Altzan

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-04-16 22:10

Bikaina izan da. Hurrengora arte! Elkarbanatu


Harri Berri-Oleta ikastetxekoek ere Korrika Txikia egin zuten pasa den ostiralean (datua oker genuen jarrita egitarauan, barka). Ikastetxetik hasi eta Arriya parkeraino joan ziren, giro ezin hobean, bertan ikusi genuenez. Ikusi, ikusi Elkarbanatu