Altzako III. Bertso paper lehiaketaren epaia

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-05-09 12:28

Bizarrain kultura-elkarteak antolatu duen III. Bertsopaper Lehiaketa amaitu da. Guztira, lau lan jaso ditu elkarteak eta lehiaketaren irabazleak erabaki ditu. Lehiaketako epaimahaikideak Juan Mari Irigoien idazlea eta Unai Elizasu bertso gai-jartzailea izan dira, Bizarrain elkarteko kideekin batera.

Bertso paper lehiaketaren irabazlea Iñigo Legorburu Arregi izan da, “LAU HAIZETARA” ESKULTURA NAIZ lanari esker. Nabarmentzekoa da saria hirugarren aldiz jarraian irabazi duela errenteriarrak.

     

Altzako onenaren saria, berriz, Xanti Zapirain Elizaldek irabazi du, BIZIA ETA BIDEA bertso sortarekin. Duela bi urte ere irabazi zuen sari hori, exequo aldi hartan.


Sari-banaketa maiatzaren 7an egin da Altzako XI. Bertso Asteko bertso afarian, Altzatarrak elkartean.   

Elkarbanatu


Utzi iruzkina: