Gure elkarteari izena ematen dion abestiaren doinuaren egilea joan zaigu, baina bere sorkuntza guztia gurekin dugu. Eskerrik asko, Mikel.Egun da Santi MamiƱa...euskara salbo ikusi arte Bizarra ez egin!
Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta iraungo duen hizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea. Horretarako, pauso berriak eman behar dira, aurrera egin behar dugu. Bai euskarari! noski, baina euskaraz! Euskaraz bai alegia! Hori da Kontseiluaren lelo berria eta hori izango da Bizarrain elkartearen ardatz nagusia. Batu gaitezen guztiak euskararen alde, euskaraz!
Altzan Bizi Herri Ekimena, Goizka Igeltserotza eta Academia Oihana dira Altzako euskararen normalkuntza-prozesura aurten gehitu diren entitateak. Ongi etorri eta jakizue bidai-lagun izango gaituzuela!
2008ko Euskaraz Bai zozketak badu irabazlea!
Altzan eta Donostian Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen 2008ko GIDA osatu dugu Donostiako Batzenek, Ziurtagiriaren Elkarteak eta Bizarrainek.
Urtero bezala, Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten entiteteei bisita egin die Ziurtagiriaren Elkarteko teknikari batek, hartutako konpromisoen betetze-maila aztertu eta neurri berriak proposatzeko.
Altzan Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateen GIDA osatu dugu. 4.000 ale inprimatu eta zuen etxeetako postontzietan sartu ditugu. Aukera itzazue euskararen normalizazioaren alde lanean ari diren establezimendu horiek!
Euskararen Udal Patronatuak eta Bizarrain elkarteak Altzan euskara sustatzeko hitzarmena berritu dute. Bizarrainek 16.500 euroko jasoko ditu, Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra garatu eta Euskaraz Bai ekimena zabaltzen jarraitzeko.
Eguberritako Bai Euskarari Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting taldeak eta Bizarrain elkarteak. Aurten, berritasunak izan dira:Batetik, kartelaren diseinua Herri Ametsa ikastola, eta Herrera, San Luis eta Oleta ikastetxeetako 180 haurrek egindako irudiekin osatu dugu. Irudiak ikusgai izan dira horretarako espreski jarritako karpa batean.Bestetik, bigarren jardunaldian txokolatea eskaini diegu haur eta gurasoei, hotzari aurre egiteko gozo-gozo. Irudiak ikusi nahi izanez gero, klikatu hemen.
Bizarrain elkarteak euskarri batean jaso ditu Altzako entitateei eskaintzen dizkien doako zerbitzu eta laguntzak. Erakunde horiek beren euskararen egoera normaltzeko erabaki garrantzitsua hartu dute, eta konpromiso horiek betetzen laguntzea da asmoa. Zerbitzu horien adibide, 'zabalik / itxita' euskarria oparituko diegu entitateei.
Euskarari bai esateko beste modu bat: http://euskaraoke.blogspot.com