Bizarrain

Altzan eta euskaraz

hitzaZorioneko albistea izan da Donostiako udalean osatu den gobernu-talde berria erabat euskalduna izatea. Baina hasi zaizkio kritikak, euskaraz aritzeagatik. Ikusi hemen. Elkarbanatu


Herrerako San Luis jaietan, ekainaren 17an, ostiralarekin, GATIBU euskal rock taldea ariko da. Elkarbanatu


Bizarrainen eskuorria

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-06-10 17:24

Bizarrainek aurtengo lehen informazio-eskuorria kaleratu du. Herriko ikastetxeetan eta hementxe topatuko duzue Bizarrain Eskuorria 2011 View more documents from Bizarrain Kultur Elkartea Elkarbanatu


Arrotza, erabat!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-06-10 11:34

San Luis Gonzaga plazan eraiki duten etxetzarreko etxebizitzak saltzeko sustapena egiten ari da Larcovi enpresa. Ohartuko zaretenez, gaztelania hutsez egiteaz gain, 'La Vaguada' izen arrotza jarri diote. Gaizki, oso gaizki egina. Elkarbanatu


SALAKETAK

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-06-06 12:21

Iberdrolak euskara erabat testimonialki erabili du bere ohar honetan.. Behin euskararekin hasita ezin al zuten osorik itzuli?Eta Musikum-ekoek jarri dituzten oharrek badute kontraesan itzela, ikastaroak euskaraz izango direla eta kartela gaztelania hutsez jarri! Elkarbanatu


Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatuta, 'Hizkuntza-eskubideen aitortzarako, bermerako eta defentsarako estrategiak' sinposioa ekainaren 8an eta 9an egingo da, Donostiako Miramar jauregian.Egitaraua Elkarbanatu


Azken 50 urteetan Donostialdean jasandako errepresio politikoaz eta memoria historikoa berreskuratzearen beharraz jardungo du Joxean Agirrek. 2011-06-08an, 19:30ean, Koldo Mitxelenan. Ikusi hemen:  euskalmemoria.com Elkarbanatu


Berria egunkariak oroitarazi digunez, gaurko egunez, duela 75 urte hil zen Joxe Manuel Lujanbio Txirrita. Irakurri hemen: Berria Elkarbanatu


Urtero bezala, Santa Klara uhartean ospatuko da Euskaltzaleen festa, larunbatean, AEK-k antolatuta. Jolasak, txosnak, bazkaria, erromeria, kantaldia eta abar izango dira. Txalupak 11:30etik 19:30era  ibiliko dira joan-etorrian irlara. Eguraldi txarra eginez gero, jaia bertan behera utziko da, baina bazkaria mantendu eta Arrano elkartean egingo da. Elkarbanatu


Joxe Manuel Odriozolak, hizkuntza gutxituak gaitzak hartuta, "Estatu etnozidaren kontra" saiakera idatzi du. Kontinente guztietako adibideak eta ehunka egileren aipuak bilduz, liburu jantzi eta aldi berean borrokalari honek xeheki aztertzen du estatu zanpatzaileek beren kultura eta hizkuntza nola inposatzen duten, horrek gizakiengan nahiz komunitateetan zer ondorio dituen, eta hizkuntza menperatuak biziberritzeko zer-nolako aukerak dauden. zuzeu.com Elkarbanatu