Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Euskal Herrian Euskaraz-en "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalaren aurkezpena egingo da, bihar, apirilaren 12an, 19:00etan, Tomasene kultur etxean.


hemen dituzue Bidebietako Korrika Txikiaren zenbait irudi. Hori da kemena! Badator Korrikaaaaa!!!


Eroskik atzerapausoa

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-04-08 18:40

Eroskiren apirileko publizitateak ezusteko desatsegina eragin digu. euskarari presentzia handia ematen badio ere, hainbat produkturen zehaztapenak gaztelania hutsez ematen dituela ikusi dugu. Hizkuntzen arteko oreka berrartzea eskatzen diogu Eroskiri hemendik.


Hau duzue gaur (apirilak 8) Bidebietako auzoan ospatuko den Korrika Txikiaren ibilbidea, 11:00etan hasita.


Inazio Agirreri Irutxuloko Hitzak egindako elkarrizketa. Irakurri hemen:Hitza


Segidan duzue  Altzako 17. Korrika Kulturalaren behin betiko egitaraua Noiz? Zer? Non? Apirilak 7 19:00 Bideo-emanaldia "maitatu, ikasi, ari…  EUSKALAKARI" IPOTX tabernan (AltzaGaina auzoa) Api 8 11:00 Korrika Txikia Herri Ametsa ikastola, Mendiola eta La Salle ikastetxeak, eta Bidebieta Institutuak  parte hartuta Bidebieta auzoan Api 9 14:30 Kantu-bazkaria (Itziar Zamoraren eskutik) INTER elkartean (Intxaurrondo...


Aurtengo atzerriko film onenaren Oscar saria jaso duen «Mundu hobe batean» pelikula daniarra proiektatuko dute Donostian. Irakurri hemen:  GARA


Berriro ere egin dute. Donostiako udalaren Casareseko KZ Guneak altzatarroi apirilean eskaintzen dizkigun 17 ikastaroetatik soilik 6 izango dira euskaraz, gainerako 11k gaztelaniaz. Berdintasunez tratatzea exijitzen dugu, euskara ofiziala denez, euskaldunon hizkuntza-eskubideak erabat bermatzea dagokio udalari.


Hori da Donostiako udalaren Casareseko KZ Guneak euskaldunoi martxoan eskaintzen dizkigun ikastaroen neurria. 28 ikastaro zenbatu ditugu eta horietatik soilik 9 izango dira euskaraz. Hori da bazterkeria hori, euskaldunok merezi dugun neurria ez omen da berdintasuna, guri herena... Berdintasunez tratatzea exijitzen dugu, euskara ofiziala denez, euskaldunon hizkuntza-eskubideak erabat bermatzea dagokio udalari.Donostiako KZ Guneak


Higitu elkarteak ez du euskaraz hitzik ere idatzi! Grupo Eibar enpresak buzoiratu duen eskuorriak euskaldunekiko erabateko bazterkeria erakusten du. Aldaketa exijitzen dugu!