Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Badator Korrika!!!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-01-25 12:57


Diapositiba 1 .O {color:black; font-size:149%;} a:link {color:#17BBFD !important;} a:active {color:#E40059 !important;} a:visited {color:#FF79C2 !important;} Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileraren kale-neurketa egin zuen Altzan, 2006an (V. Neurketa), Bizarrainen laguntzarekin, eta Euskal Herriko eta Altzako emaitza horien irakurketa egin du Olatz Altunak. Euskararen kale erabileraren neurketa altzan 2006View more presentations from bizarrain.


Koldo Izagirrek AUTOPSIARAKO FROGAK izeneko saiakera liburua aurkeztu du igaro den abenduan. Euskararen eta euskaldunon bizipenak ditu aipagai liburu bikain honek. Horrela diote armiarma.com-ekoek ‘Koldo Izagirrek amorru biziz idatzitako Autopsiarako frogak liburuak inarrosi egingo zaitu, kitzikatu eta piztu. Zapalketa gogor bat ari gara kontatzen euskaraz egiten dugun aldiro. Herri izatearen froga eta kontzientzia ematen digu euskarak. Bizi garelako froga. Edozein aitzakia aproposa da gure hizkuntza gutxiesteko, iraintzeko, zafratzeko, marjinatzeko... Susa argitaletxea


Bizarrain Kultura-elkarteak 14-16 urte bitarteko gazteentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du, bigarren urtez. Lehiaketaren helburua da euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea Altzako gazteen artean. Parte hartzaileak: 14-16 urte bitarteko gazteak (D.B.H.-ko  3. eta 4.mailak). Aurtengo lehiaketaren irabazlea Sara Gonzalez de Alaiza izan da. Azpimarratzekoa da iaz ere berak irabazi zuela lehiaketa. "Pultsera txipaduna" izeneko ipuinean, 2015eko Altzan euskarak biziko duen balizko egoera eta bere irtenbidea irudikatzen ditu. Bigarren sariari dagokionez, bi saridun izan ditugu: And...


Zazpigarren urtez, Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dugu Herrerako Sporting kirol elkarteak eta Bizarrain kultur elkarteak. Ekimen honen bidez, gurasoei, haurrei, ikastetxeei eta kirol elkarteetako kide eta arduradunei gogorazi nahi diegu euskarak esparru naturaltzat dituela kirola eta jolasa. Bizitzako arlo guztietan euskarak normaltasunez aurrera egitea lor dezakegu, ahalegina atsegina baita. Denon konpromisoarekin are errazagoa izango da. Aurtengo futbol festako kartelaren diseinua Herrera eta Oleta ikastetxeetako 22 haurrek egindako irudietatik aukeratutakoekin osatu dugu. Iru...


Azaroaren 18an burutu genuen saioan gogoeta egin genuen euskarak Altzan bizi duen egoeraz. Segidan duzue akta: 1. AKTA


Mintzaminaren lehen aldi honi amaiera emateko, Altzan euskarak bizi duen egoeraren inguruko tailerra egingo dugu Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiaren laguntzaz. Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileraren kale-neurketa egin zuen Altzan, 2006an (V. Neurketa), Bizarrainen laguntzarekin, eta Euskal Herriko eta Altzako emaitza horien irakurketa egingo du Olatz Altunak. Era berean, Gaindegiaren Lehendakaria den Xabier Isasiri galdetuko diogu betetzen ari ote diren Altzaren kasuan, epealdiaren erdian, Donostiarako euskarak 2000 eta 2021 urteen artean izango zuen bilakaera d...


euskaraz gaztelaniaz Berria Gara Noticias de Gipuzkoa DV


Badira bizpahiru hilabete, Herrerako zenbait gaztek ekimen bikain eta arrakastatsua abian jarri dute haurrekin larunbata goizetan euskaraz jolasteko. Bada, gazte horiek beraiek antolatu dute Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna Herreran, abenduaren 4an. Zorionak antolakuntza bikainarengatik, eta jaso gure oparik onenak zuen lanarekin aurrera jarraitzeko!


Irakurri HITZAn