MINTZAMINA:tailerra Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiarekin

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-12-15 10:42

Mintzaminaren lehen aldi honi amaiera emateko, Altzan euskarak bizi duen egoeraren inguruko tailerra egingo dugu Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiaren laguntzaz. Soziolinguistika Klusterrak euskararen erabileraren kale-neurketa egin zuen Altzan, 2006an (V. Neurketa), Bizarrainen laguntzarekin, eta Euskal Herriko eta Altzako emaitza horien irakurketa egingo du Olatz Altunak.

Era berean, Gaindegiaren Lehendakaria den Xabier Isasiri galdetuko diogu betetzen ari ote diren Altzaren kasuan, epealdiaren erdian, Donostiarako euskarak 2000 eta 2021 urteen artean izango zuen bilakaera demolinguistikoaz artikulu batean egin zituen aurreikuspenak.


Hirian


Utzi iruzkina: