Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Euskara ikasten ari diren altzatarrekin hartu-emana abiatu nahi dugu, euskara euskaltegiko gelatik plazara jalgi nahirik. Euskaldun zaharron eta euskara ikasten ari direnen arteko zubiak eraiki nahi ditugu, sarea osatu, egunerokoan eta edozertarako euskaraz aritzea erraztu nahian.Hitzordua: abenduaren 1ean, 16:00etan, Altzagainako Ipotx tabernan.Etor zaitez, kafea gure kontu!


Bizarrain elkarteak Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat egin du, MINTZAMINAren bidez. Horren berri eman  dugu Donostiako hainbat auzotako euskaltzalerekin eta Udalarekin batera Donostiako udaletxean egin den ekitaldian. Euskaraz.netNoticias de Gipuzkoa


Euskal jolasen ikastaroa antolatu du Bizarrain kultur elkarteak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gurasoei zuzendurik. Bizitzako beste arloetarako bezala, haurren aisia ere euskaraz bizitzeko tresnak eskaini nahi ditu Bizarrain elkarteak. Beraz, ikastaroaren helburua, gurasoei beren seme-alabekin euskaraz jolasteko baliabide praktikoak ematea izango da. Ikastaroa doakoa izango da eta ordu t’erdiko bi saiotan egongo da banatuta. Bertan, euskal jolasak irakatsiko zaizkizue zuen seme alabekin euskaraz jolas zaitezten. Ikastaroa 2010eko  azaroaren  23 eta 25ean izango da,&n...


Saio honen bidez, gogoeta egin nahi dugu euskarak Altzan bizi duen egoeraz, kezkatuta baikaude gure herrian dagoen (euskal) kultura-eskaintza pattalaz, geure buruei galdetu nahi diegu zergatik den euskaraz bizi nahi eta ezin hori. MINTZAMINA eragiten baitigu Altzak, herria eta euskalduna izango den Altzaren mina


GAUR... 'Abertzaleak eta euskara' liburuan, JM Odriozolak  aurpegiratzen die eskuineko eta ezkerreko abertzaleei euskara ere nazio-identitatearen egituran gainerako osagaien pareko eta gisako dela uste izatea, ‘beste’ faktore huts bat bailitzan. Horregatik, abertzaleei ere leporatzen die nazio euskaldunaren gainbeheraren ardura.


Lan mundurako sareko euskarazko hiztegiaren sorreran parte hartu du Eraikuntza Institutuak . Lan munduko terminologiako 5.641 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, eta edonorentzat eskura dago Interneten.   HirianBerria


Hirian


Gaur ...Haize Goikoetxea Ugartek hogeita sei urte dauzka, egun. GALek bere aita hil zuen bi urte bete gabe zituela. Gurasoak euskal errefuxiatu politikoak ziren. Aita Mikel Goikoetxea “Txapela” zen. Urte hauetan guztietan, bere aitaren heriotza sendatu gabeko zauri sakona izan da Haizerentzat. Gertaera horrek bere bizitza erabat baldintzatu du eta, gainera, amarekin gaiari buruz hitz egitea bientzat oso gogorra izan denez beti, gauza gutxi dakizki aitari buruz.


Bizarrain elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. ‘MINTZAMINA’ deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz. Solasaldien helburuak dira, besteren artean, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea, ahal den neurrian osatzea eta altzatar euskaldunen artean sarea osatzea. Honakoa izango da egitaraua: URRIAK 21: “Itsasoaren alaba” bideo-emanaldia eta mahai-ingurua Josu Martinez egilearekin. AZAROAK 4: Joxe Manuel Odriozolaren “Abertzaleak eta euskara” liburuaren inguruko mahai ingurua.AZAROAK 18: Altzan euska...


Irakurri Aizu!-n