‘Mintzamina’, solasaldi-sorta

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-10-04 10:44

Bizarrain elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. ‘MINTZAMINA’ deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz. Solasaldien helburuak dira, besteren artean, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea, ahal den neurrian osatzea eta altzatar euskaldunen artean sarea osatzea.



Honakoa izango da egitaraua:

  • URRIAK 21: “Itsasoaren alaba” bideo-emanaldia eta mahai-ingurua Josu Martinez egilearekin. 
  • AZAROAK 4: Joxe Manuel Odriozolaren “Abertzaleak eta euskara” liburuaren inguruko mahai ingurua.
  • AZAROAK 18: Altzan euskal kulturaren egoeraren inguruko gogoeta tailerra.
  • ABENDUAK 1: MINTZODROMOA. 16:00etan, Altzagainako Ipotx tabernan.
  • ABENDUAK 16: Soziolinguistika Klusterra eta Gaindegiak antolatutako tailerra
Ekitaldiak Tomasene kultur etxean izango dira, 19.00etan (Mintzodromoa izan ezik).

Sustatu
Hitza
Noticias de Gipuzkoa
Euskaraz.net


Utzi iruzkina: