Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Klikatu hemen Hitza


Bizarrain Kultura-Elkarteak II. Bertsopaper Lehiaketa antolatu du. Aurkezteko epea Apirilaren 8an amaituko da. Baldintzak hemen klikatuta.euskaraz.net    Pasaian    AltzaTV


Ia erdiek!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-01-22 15:56

Bizarrain elkarteak aztertu du zenbatekoa den Larratxoko establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza. Dendaz denda joan da Bizarrain elkarteko teknikaria eta galdetu du zenbat langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko. Datuak honakoak dira: 50 establezimendutan egin da galdeketa,126 langilek egiten dute lan jendaurrean,horietatik 58k dute bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa (% 46),eta 53k bezeroari euskaraz erantzuteko ezagutza nahikoa dute (% 42). ...


Bizarrain Kultur Elkarteak eta Herrerako Sporting Kirol Elkarteak Altzako Euskaraz Bai Futbol Festa antolatu dugu seigarren urtez jarraian, Altzako Euskaraz Bai dinamikaren baitan.Aurten, futbol zelaiko hizkuntza-paisaia euskaldundu dugu. ikusi argazkiak: Ekitaldiko argazkiak ikusteko klikatu hemen Azken hiru urteotan egin dugun bezala, kartela osatzeko lehiaketa antolatu dugu eta irabazleak honakoak izan dira: Lelo irabazlea eta egilea: “Euskara eta futbola irabazi” Adrián Curtu Amiano, 10 urte. Harri Berri – Oleta ikastetxea.Irudi irabazlea eta egilea: Noelia Gomez Varela, 8 ...


Lehen aldiz, taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu du Bizarrain elkarteak, Santomas egunaren bezperatan, jaia girotu eta euskal giroan elkartu eta euskaraz aritzeko parada eskaini nahirik. Abenduaren 17an izan da, Herrera Elkartean. Ondoren, afari-merienda egin dugu geuk egindako taloekin.


Euskaltzaleok badugu hitzordua, EGUNKARIA LIBRE! manifestazioa larunbatean, abenduak 19, Bilbon.Autobusa antolatu da Donostiatik joateko. Victoria Eugeniatik aterako da, larunbatean bertan, 15:00etan:Autobusean izena emateko zerrendak jarrita daude NIDO tabernan (Herrera).IPOTX tabernan (AltzaGaina).  


Bizarrain Kultura Elkarteak 14-16 urte bitarteko gazteentzako antolatu duen Altzako Ipuin Laburren Lehen Lehiaketa amaitu da. Abenduaren 3arekin batera, Euskararen Nazioarteko Egunean, eman da ezagutzera epaia Tomasene kultur etxean egin den ekitaldian. Irabazlea Sara Gonzalez de Alaiza Ortega izan da, Ostadarra lanarekin. Bigarren saria Irati del Pozo Blazquezek jaso du, Martintxo lanarengatik. Biak ala biak Altza Institutuko 3. DBHko ikasleak dira. Bereziki eskertu nahi ditugu institutuaren laguntza, eta lehiaketan parte hartu dutenen ahalegina. Sari banaketa ekitaldian Altza Kantu...


Bizarrainek kartela sortu du bere zerbitzuen berri eman eta gurekin harremanetan jartzeko bideak ezagutarazteko. Kartelaren azpiko aldean dauden orri txatalak moztu eta datuok berekin eraman ditzake interesa duenak.


Eusko (?) Tren

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-11-24 17:31

Hau gehiegizkoa da, euskaldunoi ez zaigu batere begirunerik! Euskara ofiziala omen da, baina Altzan ez da sumatzen. Akaso agintari berrien eragina da? 


Bizarrain elkartea aztertzen ari da zenbatekoa den Altzako establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza. Horren bidez, jakin nahi dugu zenbat langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko.