Ia erdiek!
Bizarrain elkarteak aztertu du zenbatekoa den Larratxoko
establezimenduetan jendaurrean lan egiten duten langileen euskararen ezagutza.
Dendaz denda joan da Bizarrain elkarteko teknikaria eta galdetu du zenbat
langilek lan egiten duen jendaurrean, eta horietatik zenbatek duten euskararen
ezagutza nahikoa bezeroari ulertu eta erantzuteko.
Datuak honakoak dira:
- 50 establezimendutan egin da galdeketa,
- 126 langilek egiten dute lan jendaurrean,
- horietatik 58k dute bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza
nahikoa (% 46),
- eta 53k bezeroari euskaraz erantzuteko ezagutza nahikoa dute
(% 42).
Beraz, zure erosketak euskaraz egitera animatu nahi zaitugu,
uste baino toki gehiagotan topatuko baitituzu langile euskaldunak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: