Bizarrain

Altzan eta euskaraz

Korrika Batzordea

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-03-07 22:35

Martxoaren 11ean batzartuko da Altzako Korrika Batzordea. Herrera elkartean eta 19:30ean izango da.


Bikain Feu Vert!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-03-04 15:38

Gaurkoan nabarmendu nahi dugu Feu Vertek egin duen ahalegina etxeetan buzoiratu duen azken eskuorrian. Bi hizkuntzetan egin duen arren, euskarari lehentasuna eman dio. Ikusi:


Jendaurrean lan egin eta bezeroari  euskaraz ulertu eta erantzuteko ezagutza nahikoa duten langileak erdiak edo gehiago dituzten  Txirrita kaleko establezimenduak


“Metro bat Donostiarako” erakusketa jarri dute Donostiako Udalak eta Eusko Trenbide Sareakek, Tomasenea kultur etxean. Idatzizko euskarriek euskaldunon hizkuntza-eskubideak errespetatzen dituzte, baina ez hala proiektatzen duten bideoak, gaztelania hutsez baitago. Kaltea lehenbailehen zuzentzea exijitzen dugu. Hitza


Donostiako Hizkuntza Normalkuntza zinegotzi Ainhoa Beolak oso positiboki baloratu du Donostiako Udalak hizkuntza politikan azken lau urteetan izan duen bilakaera. Kontseiluak berriki argitaratu duen azterketaren arabera, Donostiako Udalak 6,47 puntu lortu ditu, 0tik 10 arteko puntuazioan, duela lau urte baino 2,25 puntu gehiago. Beolaren ustez, Kontseiluak udalari egin dion hizkuntza politikaren neurketaren datuek agerian uzten dute Donostiak urrats eraginkorrak eman dituela 2006tik 2010era Kontseiluak euskararen normalizaziorako bidean. Ordea, Kontseiluak ez nahikotzat jo du puntuaz...


Donostiako Korrika denda, ALDAMAR kaleko 1ean.Ostegunetan eta ostiraletan : 17:00-20:00Larunbatetan: 10:30-13:30 eta 17:00-20:00


Politika berriak eskatu dizkiete erakundeei komunikabideok bizi duten egoera eta beharrak zehaztuz. Diruz lagundutako sektorea da, merkatu parametro hutsetan bizirauterik ez duelako eta funtzio publiko ezinbestekoa betetzen duelako...Irakurri gehiago hitzan


zinema euskaraz

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2011-02-16 10:16

"Lurralde debekatua" filma estreinatu da euskaraz, eta otsailaren 17a arte izango dugu ikusteko aukera Donostiako Principe 8 aretoan.


Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta manifestazioa egingo da Donostian, otsailaren 12an. Bertan parte hartzera deituak gara euskaldun eta euskaltzale guztiak. “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” izan nahi eta behar dugula aldarrikatuko da. Euskaldun guztiek deialdiarekin bat egiteko aukera dute manifestuari babesa emanez.


EAEko lehendakari P. López-ek euskarari, euskalgintzari eta euskaldunoi buruz Euskararen Aholku Batzordearen bilkuraren aitzakiatan esan dituenak ezin onar daitezke. Atzera egin eta barkamena eskatu behar du. Gara - Onartezintzat jo dute Patxi Lopezek euskara eta indarkeria lotu izana Anjel Lertxundi Berrian.