Altzako Ipuin laburren lehiaketa 2010

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-12-30 11:22

Bizarrain Kultura-elkarteak 14-16 urte bitarteko gazteentzako ipuin laburren lehiaketa antolatu du, bigarren urtez. Lehiaketaren helburua da euskaraz idazteko zaletasuna bultzatzea Altzako gazteen artean. Parte hartzaileak: 14-16 urte bitarteko gazteak (D.B.H.-ko  3. eta 4.mailak).
Aurtengo lehiaketaren irabazlea Sara Gonzalez de Alaiza izan da. Azpimarratzekoa da iaz ere berak irabazi zuela lehiaketa. "Pultsera txipaduna" izeneko ipuinean, 2015eko Altzan euskarak biziko duen balizko egoera eta bere irtenbidea irudikatzen ditu.
Bigarren sariari dagokionez, bi saridun izan ditugu: Andrea Martinez de Arespe ("Romeo eta Julieta") eta Irati del Pozo ("Nire amona"). Aipatzekoa da ere Irati iaz ere bigarren izan zela lehiaketan. Hiru gazteak Altzako Institutuko ikasleak dira.
Ipuin onenaren egileak ordenagailu eramangarri txiki bat (netbook) jaso du, eta bigarren saria eskuratu dutenek euskarazko kultura-produktuak Altzan erosteko txartela jaso dute.


ezker eskuin: Luis Mari Ralla (Bizarrain), Sara Gonzalez de Alaiza (Irabazlea, Ipuina: "Pultsera txipaduna"), Andrea Martinez de Arespe eta Irati del Pozo (bigarren sarituak) eta Victor Fernandez (Altzako Institutua).



Utzi iruzkina: