'Lau Haizetara' eskultura garbituko omen dute
Maiatza hasieran eskaria bidali zion Bizarrainek udalari, 'Lau
Haizetara' eskultura garbitu zezaten. Egun batzuk lehenago, Donostiako Alkatea kexu azaldu zen Ibarrolaren eskultura bat zikindu omen zuten eta. Bide
beretik, eskatu zaio garbiketen sailari, garbi dezala Altzagainan dagoen
'Lau Haizetara' eskultura, bertan margotu baitute 'gramos' hitza.
Eta honela erantzun dute Herritarrekin Harremanetarako Zerbitzutik: Se atiende su petión.
Ulertu dugulakoan, hala bedi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: