Ongi etorri, Korrika 16!

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2009-02-08 11:42


Hemen da Korrika 16 eta Bizarrain elkarteak bat egin nahi du Korrikaren asmoekin:

  • Korrika 16k omendu nahi ditu Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpena egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiei. Altzan aitortza egin genien 'Lau Haizetara' eskulturarekin.
  • Euskara berreskuratu nahi dugu. Horretarako, Administrazioek euskararen normalizazioa bultzatzea, bizitzako esparru guztietan (lantokian, kalean, etxean,...) euskara erabiltzea eta euskara eza dakienak euskara ikastea nahi dugu.

Euskarak arin eta gelditu gabe egin behar du aurrera, aurreraka ez doana atzeraka egin baitezake. Eta horretarako denok parte hartzea derrigorrezkoa da.

Korrika Altzan izango da martxoaren 28an, goizaldean.

Ongi etorri Korrika! Izan ongi etorri denok Korrikara!

Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herrira!



Utzi iruzkina: