‘Mintzamina’ solasaldi-sorta, Altzan, udazkenean

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-07-04 22:47

Bizarrain kultur elkarteak solasaldi-sorta antolatu du, urritik abendura bitarte. ‘Mintzamina’ deitu diogu mintzamenarekin eta herriminarekin lotura eginaz.

Solasaldien helburuak hainbat dira:

  • Batetik, kultur arloan Altzan dagoen mota honetako eskaintzaren gabezia nabarmentzea eta ahal den neurrian osatzea. Udalaren zein entitate pribatuen hitzaldi, eztabaida eta proiekzio gehienak gaztelaniaz eskaintzen dira Altzan eta altzatar euskaldunok Donostiara edo inguruko beste herrietara joan beharra dugu kultura jarduera horiek euskaraz nahi baditugu.
  • Bestetik, altzatar euskaldunen artean sarea osatzea, euskal-jendartea trinkotu eta elkarren arteko sinergiak lantzera begira.
  • Eta azkenik, Altzan euskarak bizi duen egoeraren inguruan gogoeta egitea.

Egitaraua irailean aurkeztuko bada ere, aurrera dezakegu soziolingusitika gaiei buruzko tailerra eta hitzaldia, eta ‘mintzodromoa’ antolatuko direla.


Utzi iruzkina: