Altzako II. bertso paper lehiaketaren epaia

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-04-14 22:33

Bizarrain kultura-elkarteak antolatu duen II. Bertsopaper Lehiaketa amaitu da. Guztira, sei lan jaso ditu elkarteak eta lehiaketaren irabazleak erabaki ditu. Aurten bi gai proposatu dira, aukeran. ‘Altza Donostiari anexionatu zioteneko 70. urteurrena’ gaia eman gabe geratu da, aurkeztutako lanek ez dutelako aski kalitaterik erakutsi. Gai librearen irabazlea Iñigo Legorburu Arregi errenteriarra izan da, Txirrita Altzan da berriro lanari esker (iaz ere bera izan zen irabazlea). Sari-banaketa apirilaren 17an, larunbatean, egingo da Altzako X. Bertso Asteko bertso afarian, Altzatarrak elkartean.

Lehiaketako epaimahaikideak Juan Mari Irigoien idazlea, Unai Elizasu bertso gai-jartzailea eta Bizarrain elkarteko Luis Mari Ralla izan dira.



Utzi iruzkina: