Larratxon zerbitzuak euskaraz topa ditzakegu

bizarrain 1456131665085 Bizarrain | 2010-06-07 13:52

Larratxo auzoan “Lehen hitzetik Zerbitzua Euskaraz” kanpaina martxan jarri dute Bizarrain kultur elkarteak, Auzoa merkatarien elkarteak eta Altza Euskaltegiak. Kanpaina hau Kontseiluak Euskal Herri osoan aurrera daraman jardunaren barne kokatzen da.

Establezimenduetan euskararen ezagutzaren inguruko galdeketa egin ostean, honakoak dira datuak:

Larratxon jendaurrean lan egiten duten %46k bezeroari euskaraz ulertzeko ezagutza nahikoa dute eta %42k aldiz, baita euskaraz erantzutekoa ere.

Kanpaina honen bidez, jendaurreko zerbitzua eskaintzen duten langileen euskalduntzea eragin nahi da eta langile eta bezero euskaldunei dagokienez,  euren arteko euskararen erabilerari bultzada bat eman nahi zaio. Horretarako, datuak ezagutarazi eta erosketak euskaraz egitera gonbidatzeko kanpaina egingo da. Beraz, Altzan ere Lehen Hitzetik Zerbitzua Euskaraz!

Ezker eskuin, Izarne Zelaia (Bizarrain), Maialen Isasa (Altza euskaltegia) eta Begoña Palos (Auzoa merkatarien elkartea)

NoticiasdeGipuzkoa    euskaraz.net   merkatari.net  udalblog


Utzi iruzkina: