sosiuz

Edertasunak mendeak behar dituelako

Izan zenaren sena

2
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-02-27 13:59

Sasoi batean izan zenaren esentzia gordetzen du Calchaquí bailarak. Interneten begiratu ostean, (bertako zenbaitek ez du erantzuten jakin),bailara hauetan berba egiten zen ketxua hizkuntzan antzeko berbak aurkitu ditut, bailaren antzinako itxura eta izatea nolakoa zen imajinatzeko: Qallcha s. Mies segada y hacinada con los tallos puestos de pie.Qallchasqa p. Cereal segado.Qallchachix s. El que hace segar.Qallchapuy v. Segárselo. Gaur ia guztiz lehorrak diren eremuak, garai batean segaz moztutako soroak zirela pentsarazi dit horrek. Hala ere, ez da harritzekoa gaur egun eremu ia lehorra...


Purmamarca

3
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-02-10 18:44

Goizeko ordu bi t´erdiak aldera heldu ginen Purmamarcara, autobusak matxura bat izan zuelako eta herriraino 3 km oinez egin behar izan genituelako. Belar eta zuhaitz usainak, ilargi beteak eta zeru izartsuak lagundu gintuzten bidean. Lotarako lekurik ezin topatuta, eliz ondoan egin dugu lo, zakuetan sartuta. Kolore denez jantzita daude hemengo mendiak; berde, gorri, urdinxka, hori, laranja, marroi, gris, granate... tono eta kolore denak haitzetan. Miresgarria hau ere.Quebrada de las Conchas (Cafayate)Gezimendi (Purmamarca). Atzean, "Cerro de los siete colores". Gezi baten punta aurkit...


Otsoa negarrez

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-02-09 18:35

Autobusak bozinak jotzen hasi dira. Jaun-andreok, hamaika ikusteko jaio gara: polizia piketero!! Pare bat orduan auto ilaran geldi gaude, autobuusean sartuta pelikula txarrak ikusten. Zergatik eta polizia batzuk soldata igoera eskatzeko errepidea mozu dutelako. Ez dakigu zenbat iraungo duen egoera aldrebes honek. Beste polizia talde bat azaltzen bada, elkar egurtuko dute? elkar atxilotu? Zeinek jakin. Gainera, kafea azukre gabe eta hotza!! Hemen ere poliziak kabroi hutsak. Gure burukomina bukatu da. Motxilak hartu eta kilometro bat ibili gara, piketeen bestaldera heltzeko. Kanpin dendak, b...


(Ari)   Sentipenek indarra galtzen dute momentuan idazten ez badira, baina Iguazuko urjauzien kasuan, hain da indartsua, erraldoia, miresgarria, sentipenak ia bere horretan jarraitzen du. Urari begira eta begira,  pentsamendu asko etorri zaizkit burura. Bata, munduaren sorrera izan da, horixe ematen du: bizitzaren jaiotza gunea. Ura dator alde guztietatik, haundi eta abiada ikaragarrian, lurraren erdialdetik irtengo balitz moduan. Laba zuria, urdina, gardena. Ur handia datorren lekuetan berde tonua hartzen du, bizitzaren seinale den berdea. Urjauzien inguru guztian oihana dag...


Gu, aberatsok

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-30 19:41

Bi xox, hauxe da gure gastua, edo hori nahi behintzat. Diru gutxi xahutu eta xume eta alai ibili. Baina batzuetan ezinezkoa da eta bestetan  europar pequebu (pequeño burgues) batzuk garen sintoma guztiak agerian uzten ditugu. Atzo adibidez, goizean Iguazurako txartelak erostera joan ginen, gero asado bat egiteko haragia erosi eta garagardo freskoa baita. Bazkaldu eta tertulian egon ginen Joseba eta biok , blibliblabla. Ikaragarrizko beroa egiten zuenez, birra, birra eztarritik behera behin eta berriz zortzi litro edan arte, eta gero gaualdera beraien etxeko pistinatxoan sartuta egon...


Soraluzetarrarekin

1
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-28 19:39

Lehenengo agurrak heldu dira. Agur Tigre, agur Hernan, agur Rodo eta Flavia, agur agur Fede eta Ivanna. Egun bikainak, lagun bikainak. Atzo agurtu genituen Fede eta Ivanna geltokian, barre eta negar artean. Son recopados, son una masa! Maitasun haundiarekin hartu gaituzte; laster ikusiko dugu elkar. Inshalla! Orain Posadasen gaude, Argentinako ipar-ekialdean, Joseba Gorostidi soraluzetarraren etxean. Hau da hau, irten garenetik etxez etxe dihardugu! Denetan oso oso ondo hartu gaituzte. Gaur bero haundia egin du eta euri zaparrada galantak ere bai. Joseba etorri da geltokira gure bila eta h...


Tigre: paradisu mantsoa

6
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-25 18:55

Ibaiarteko paradisu izkutuak (Ari) Rodo eta Flavia. Tigren bizi diren bi lagun berri. Ederra da tigre, eta mundialak bi lagunok. "Recopados" esaten dute hemen. Oso zabala da Parana, eta itsasontziak ibiltzen dira. Parana ibaia ardatz hartuta, ehundaka ibaitxo eta errekaren artean irlak daude, lantxan edo kanoan bakarrik irtsi daiteke bertara. Horrelako irlatxo zoragarri bat da gu gaudena. Egur eta buztinezko etxe txikiz betetakoa. Rodo eta Flaviaren etxean. Oso gustora gaude hemen. Gure giroan. Gure Euskal Herri maitean ez dago halakorik. Etxe xinple, polit eta goxoa. Ezer ez da berria et...


Gezurrak eta egiak

1
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-20 18:38

San Telmo plazan, eguzki eta zuhaitzen hostoen itzalpean. Leku atsegin, elegante, dirudun, artisauz inguratutako batean. Gezurretazkoa. Lehenago zenaren arrasto faltsua. Hautsi den ispilu baten gainean marraztea moduan. Gezurra. Jende desberdina ikustea atsegin duena, baina argazkiak atera edo dirua emateko. Nahastu? Ez, mesedez. Garai bateko margo, tango, artista... nora joanak zarete? Caminito... kolorezko eta artezko Caminito... caminando por Caminito... turist, turist, turist, turist... modelo itxuretan. Arte guztia zurrupatuta, postutxoak leku denetan, bandoneoia entzuten da. Joten et...


Inigooooo!!!!

9
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-18 19:37

BsAs-ko etxe xume eta goxo bateko gelan gaude. Paretean Fede eta Ivannaren poltsak eta gauzak ixikita. Ba bai... hiru egun, eta milaka kilometro eta gero, Ezeizan lur hartu genuen. Trasteak hartu, pasaportea sellatu, dirua aldatu eta aireportutik ateratzean... "Nigo, Inigoooo" entzun nituen, genituen. Sorpresa. Fede eta Ivanna gure bila etorri ziren. Ona, ona... fitxaje onak dira bi hauek. Bi "bondi" hartu eta gero etxera iritsi ginen, goizeko 2ak aldera edo, EH-ko goizeko 5ak aldera. Baina poza eta emozioa medio, beste pare bat ordu egon ginen tertulian. Zelako poza berriro hauek ikustea....


Bidea hasi da

1
sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2009-01-17 19:29

ARGATE-SORALUZE-IRUÑA-MADRID Bi lo eta bostpasei loaldi egin ostean helduko gara. Derrepentean allegatzea baino hobe. Legarda eta Patriciarekin Iruñako bazterretan lasai ibilita "oporretan gare!" esan eta sinistu genuen pausoz pauso. Eta konprobatu nuen (zertaz dihardudan dakizuenontzat): Legarda existe! Madriden berbetaldi interesgarriak izan genituen Pepo eta Enekorekin, Guatemalako proiektuarekin eta hango jendearekin elkarlanean diharduten bi gizon jator, indartsu eta sentiberak. Hobe nuke esan entzunaldiak, Enekoren jarioa ez delako erraz bukatzen. Zorionez kontakizun denak gozamenez...