Zenbat pardel aldatu ete dotsaguz Maiari honezkero... eguneko 8ko medixia eginda, 7 hilabete betetziar daola, 1.600 inguru.Jaixo zanian, inguruko ohitturegaittik eta errezera genbizelakuan, pardel komertzialak erabiltzen hasi ginan. Errez erantzi eta errez jantzi. Errez erosi eta errezago bota. Tripetan halako korapilo bat igartzen hasi ginan lehenengo asterako: pardelezko mendixa zelako abixadan hasten ziharduan!Laugarren astera arte iraun genduan halaxe. Gero telazkuekin hasi ginan. Edarra lasaittua...Abantaila danak daukaz:- Ekologikua: ez dago datu biharrik be. 1.600 pardel 7 hilabetian...
Zenbat azalpen, irriparre, komentario, galdera eragitten dittuan umia kotxezituan biharrian zapixan batuta aldian erabiltziak. - Bizkarra ez jatzu mintzen?- Oin ez, baina pisua hartzen dabenian?- Etxeko lanak egitteko edo beste edozer egitteko?- Amamakin laga bihar dozunian?- Noizian behin bai baina beti, larregikua ez da?- Ohittu egingo da eta gero...Nahikua bihako leuke erantzutia ni gustora juaten naizela eta Maia be bai, baina arrazoi batzuk emote aldera, lerro batzuk gehittuko dittut:Zapixa edo motxilia edo dana dalakua modu egokixan ipini ezkero, ez da inungo minik sortzen. Maiak ber...
Ondo etorri ondora Maia,Urten dozu sabel goxotik beso artera, tunela pasatu eta argittasunera. Ez zan bidai erreza izan, ez zuretako ez neretako. Baina han azaldu zinan, begixak zabal-zabalik txirixo baten "hemen nao, hemen nao ama!" esanaz moduan. "Lortu dogu, ama" esanaz. Eta lortu dogu bai. Ixa hilabete bi juan dia eta ez alperrik! Honezkero asko ikasi dogu bixok be. Hazi eta hazi zabiz, bularrari gogor katiatuta eta zapi , motxila edo manta artian lo goxo eginda. Barre mordo bat egitten doskuzu, kontutxuak be bai, eta zure begi urdin horrekin jarraitzen gaittuzu gu mobitzen garane...
Aspaldiko Maia,denporia da gure arteko bizipenik idatziz jaso ez dotela. Deskantzuan dihardut aspaldi honetan (nagikerixan, alperkerixan be deittu leikixo). Kanpokuak pixkat ahaztu eta geuretako denporia hartzen, neure burua zaintzeko eta zurekin tarte gehixago elkarbanatzeko. Igarri be geruago eta gehixago egitten zaittut barruan, hazi eta hazi jarraitzen dozu eta nere sabelak ez dau asko gehixagorako emoten. Sotina eta arnasia eta dantzak eta danak igartzen dotsuraz honezkero. Eta nik zuri horrek danok igartzen badotsuraz, zuk neri zer ez? Azken 8 hilabetietan onduen ezagutzen nabena ze...
Kaixo matte!Pentsatzen jardun dot gaur zelako berdinak eta kontrakuak dian baten bat hil edo jaiotzen daneko sentipena. Gertuko batek gure munduari agur esan dotsa "betiko" eta pentsakor laga nau. Negar egitten dogu eta tristetu egitten gara gehixago gure artian egongo ez dalako, gure zentzumenekin igarriko ez dogulako. Gure pentsamendu eta imajinaziƱuak laguntzen dosku pertsona maitatu horren desagerpena gutxinaka izan dein, berakin emondako ordu ederrak akordauaz, bere irriparra gogoratuz... Antzerako zeoze pasatzen jata neri zurekin, baina alderantziz. Ezerezetik zatoz, lehen ez zinana z...
Arratsalde on txiki!Saiatzen naiz zu ondo elikatzen, ez pentsau, danetik jaten, garbi jaten, goxo tentagarrixeri tartian behin ezetz esaten... Eta nahi beste, ase ezineko beste emoten dotsut euskeria. Ama hizkuntza, amagandik datorrena, hasi zara hartzen biribiltxo huts bat zinanetik, eta horrek be elikatzen zaittu. Elikatzen dau zure izatia, gure komunitate eta familian parte egitten zaittu, kultura eta komunikazio era baten parte, belaunaldiz belaunaldi ahoz aho etorri dan hizkuntza eder baten testigu eta eramaile.Bihotzetik gorputz guztira banatuko dotsut euskara, zure zelula t...
Roxa, roxa, roxa eta roxa. Neskatila bat datorrela inguruan jakin dutenetik arropa roxa, toalla roxak, txaketa roxak... jaso ditugu. Ez ote dago beste koloreren batekin umeari ondo-etorria ematerik? Hau txikle mundua!!Barruan daroadana kanpora agertzen denerako gertu egotea da gurasoen lan haundietako bat, eta prestakuntzetan dihardugu ordua heltzen denerako. Alaba batetik bestera zela erabili pentsatzen jardun dugu eta gure aukera hauxe: zapi artean. Umearentzat amaren sabelean egotearen antzekoena zapiz batuta aita edo amarengandik zintzilik joatea da, kanguroek beren kumatxoak eramaten d...
Kaixo matte,Hasi zara dantzan zu ere. Hasi zara hanka eta beso eta buru eta lepo astintzen. Xuabe-xuabe diharduzu, goxo, baina nik igartzeko moduan. Ba igartzen zaitut, bai. Hasieran beldur pixka batekin, lehenengo aldiz horrelako sentipenak izatearen ezjakintasuna. "Zer ote da? Zu ote zara? Ala zeoze txarra gertatzen ari da?". Ergela izan behar... baina hala hezi gaituzte, mesfidati izateko, txarrena pentsatzeko, beldurraren gizartean... ene... eta zeu zinen jolasean barren! Emaginari ez zintudala sentitzen ere esan nion, pentsa zenbaterainoko zalantzak! Baina badakit zu zarela, bai, orain...
Kaixo ttiki,zer zara arroxa ala urdina? Hainbeste jendek galdetu dit... "neska ala mutila?". Eta oraindik ez dakit galdera topiko bat den ala benetan inori ardura dion bata ala bestea zaren. Neska esaten badut, seguru askok soineko arroxa batekin barrez-barrez imajinatuko zaituztela, neskatila txintxo eta xinpatika bat. Mutila esaten badut, baloi bati ostikoka edo bihurrikeriaren bat egiten ("mutiko-mutikua da!"). Noraino dauzkagun klitxe horiek sartuta!Neri berdin-berdin dit neska ala mutila zaren. Egia esan, jaio eta besoetan izaten zaitudan arte ez baldin badakit ere ez dit batere axola....
kaixo txiki,ikusten ez badituzu ere, seguru usaintzen dituzula: hasi dira loratzen San Jose lorak. Negua azkenetan da. Hasi da udaberria bazterretan azaltzen. San Jose lore horixkak mugetan, margaritak zelaietan, lore txiki more eta urdinak bazterretan... badatoz kolorea eta alaitasuna. Eta bazatoz zu ere, kolore eta alaitasuna zabaltzera.(Argazkia: aiapagoeta.com)Joan zen astean ikusi zintugun parez pare berriz pantailatxoan. Agur-agur egiten zenigun eskuarekin. Edo agian dantzan zenbiltzan. Edo agian jolasean. Zuk bakarrik jakingo duzu, baldin badakizu. Ezin geldi egon zure txoko txikian....
Zelan sosiuztarrok? Atlantidatik ezin itzuli?Zelako inbirie!Segi bizkor!