Neuretzat, ni izateko, askatzeko, arintzeko denbora lekua tartea Ezagutu, ezabatu, berritu, beldurtu, ausartu, denbora lekua tartea iluntzea arnastu, txoriek eltxoak nola jaten dituzten ikusi, lasaitasuna usaindu, bakea ikutu. Zoriontsu naiz, haize.
Abenduaren 23an jaia egin genuen lagunen etxean. Jatekoa (Puchero Canario, mundiala!), edana nahi beste, musika, dantza, jolasak, ume eta nagusi. Lagun berriak, giro dibertigarria. Gogoan geratuko zaigu. Etorri zen Olentzero guregana ere, negua datorrela esatera. Eta esan genion, negua Euskal Herrian baietz, baina hemen halakorik ez dagoela, eta mesedez opariak laga eta lasai juateko etxera. Eta hala egin zuen. Olentzerok alde egin eta mendira joan ginen, Anagara. Hankak astindu eta zentzuak gozatzera. Zelako paisajeak, zelako isiltasuna, zelako edertasuna... zenbat t...
luntzean argia urre bihurtzen da, denbora harri eta dabilena eta dagoena, goroldio gabekoa eta goroldioduna, hezetasunaren artelan. Eta hemen nago ni haiei begira, armiarmak sarea nola egiten duen begira. Zein da nire sarea? Zerezkoa? Nor harrapatzeko?
Nahi dugu nor izan eta ez dakigu nor garen. Kantuak salbatzen nau nagoen tokian, kantari bihurtzen naizenean askatzen naiz; musikak narama eta ez dut minezko zein pozezko plazera besterik sentitzen. Eta zer da musika, eta nor da musika, eta nondik dator musika, ai larai larai... eskerrak zuri. Idazteak ere salbatzen nau, a, eta gure amaren patata tortillak ere bai. Eta zure begiradak.
Eta ez dakigu zer garen, txori ala behi, tximeleta ala ardi. Orain lurra maite dugu eta gutarrak direla uste dugunen artean bizi gara. Eta gure bihotzetara edo buruetara haizea sartzen denean, “Ala kinkirrinera, ala samurrera, Ariñimaia plaza barriko, jira hadi beste aldera”. Eta bagoaz airean, nora ez dakigula, eta zertara gutxiago. Eta bagoaz abenturara, lur berrietara, gurpil gainean, etxea aldean, gure zalantzak atzetik ditugula, itxaropena elikagai, ametsak argi, geroko orain asegarriaren bila. Eta maitasuna inguruan eta tartean lagun beti, bide beti.
Asteburuan hezkuntza proiektu autogestionatu bat ezagutzeko aukera izan dugu. Atetik sartu eta umeak jolasean, guraso taldeak hizketan, koloreak, zuhaitzak, janari goxoa, merkatu txikia... Alaitasuna, lasaitasuna, edertasuna. Sartu eta liluratu, biak bat. Gonbidapen bi jaso genituen, beraz, ez geneukan kale egiterik. Ate irekien eguna zen eta jendez gainezka zegoen Alaire, Creciendo al Aire da izen osoa (http://www.creciendoalaire.blogspot.com.es/). Etxetxo bat, zelaia, fruta arbolak, oilategi haundia eta leku asko. Umeentzako jolaslekuak, musikaren etxea, sukaldea. Eta umeak hara eta hona....
Eta hasi da martxan berriro marraskiloa. Sartu gara Banba gure furgonetaren barruan eta bagoaz, fristi-fristi, sosiuz, Kanariar Irletan zehar. Tenerifen gaude. Hasieran, Santa Cruzeko aireportutik irtenda, Guatemala etorri zitzaidan gogora: hango mendi bolkanikoak, koloretako etxe txikiak, trafikoa, eguraldi epela… badu antzik tarteka. Hizkeran, jendearen traturako berotasunean, esan ahalko nuke Amerika dela. Abenduaren 1eko manifarekin ez ginen ahaztu, eta Playa San Juanen argazkia atera genuen. Guk argazki tropikalak aterako ditugu, guk ere euskaraz bizi nahi dugulako! Lehenengo jolasa...
eta zu zara, Maia. Zure izpi ikustezin horrek bihotzeraino, sabeleraino allegatzen jatazGoxatzen nauzu zure arnas, irripar eta keinuekinGoizetan esnatutakuan "jaiki ama!" esaten dostazu, askotan muxu bat, laztan bat edo besarkada bat emonaz, eta argitzen nauzu, bizitza zipriztintzen dozu argiz.Halaxe etorri zinan, barrez eta negarrezhalaxe emon genduzen lehenengo astiaknegar eta barre, kaka berde, negar eta barre, kaka berde, negar eta barre.Ai, nere inozentzia! Erreza zalakuan, ezer aldatuko ez zalakuan... Baina gai izatia eta erreza izatia gauza bi dira. Lehenengo astiak, hilabetiak, gogo...
Lagun batek bialdu barri dosta Uxue Alberdin bertso-sortia, erditzian ingurukua. Hainbeste hunkittu nabe, zein eder, zenbat oroitzapen... Eta aspaldixan buruan nerabilen zalantziari aurre egin dotsat: gure erditzia idatzitta lagako dot, Maia.Mayen herrixan sortu jakun imajinatzen zinttugun hori sortzeko gogua. 8 hilabete geruago, magia. Sortu da bizitza!Harrezkero maittasuna eta goxotasuna emon notsuzen, lasaittasuna eta mobimentua, sabelan barnealdian zinala. Juan ziran 9 hilabete ederrak, pasiaran, oinezian, liburu artian, kantuan, dantzan. Beste aste bi be bai, 42, eta badaezpada ginekol...
13 hilabeteren ostian, Maian hiztegixa hauxe da:Abubu: txapelaAiaiaiai...: irrintzixa egittekoAit: Haitz (txakurra)Aita: tonuan arabera, aita, aittitta edo tio EgoitzAj: zikinaAku: hartuAma: tonuan arabera, ama edo amamaAn: HanApa: jaiki, jarri edo kotxia (apapa)Aaaaaapu: apurtuBa: batBaaaah: ardixakBrum-brum: batidoria, zumua egittekua, kotxia, taladrua, motoserria...Ka: karakolaKaka: bere kakaKan: zarataren batkoko: oiluak edo kokodriluaKua: paittakKuku: jolasaMan: emonMau: katuaMu: behixaNanan: jan edo jatekuaNo no (hatzaparrakin ezetz eginaz): ezOnddo: ondoPa edo pa-pa-pa-pa: pa; besuak...
Zelan sosiuztarrok? Atlantidatik ezin itzuli?Zelako inbirie!Segi bizkor!