Hainbeste zeru

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2019-02-21 11:44
2 2

sosiuz 1550748337203

Bidaia, bide da ia. Lauron bide. Joan eta egon, egon eta segi joaten.

Ebroko Deltako zerua, zerua eta lurra, lurra eta ura, ura eta hegaztiak, hegaztiak eta haize zakarra, haizea eta eguzkia, eguzkia eta ilunabar infinitua, infinitua eta pasiozkoa, pasiozkoa eta, hainbeste zeru, hainbeste argi, hainbeste, hainbeste zeru.

Lertsuntxoak, lertsun hauskarak, ubarroiak, flamenkoak, arranoak, ahateak, kopeta zuriak, eta zenbat txori txiki.

Txori txiki politak

Ebroari kantari

Hainbeste, hainbeste txori...

 

---

Traiguera herrian, eta inguruko beste askotan, mila urtetik gora duten milaka olibondo daude. Mila urte edo gehiago dituzten zuhaitz zaharrak, dirauten zuhaitzak, bizi-bizirik eta emankor, urrea bera opari emanez. Eta zer sentitzen den halakoen aurrean? Zoriona, itxaropena, hain izaki ederrak direlako, ehundaka lagunek zaindu dituztelako, eta oraindik ere zaintzen dituztelako, eta zainduko. Dena ez dugulako suntsitu.

Hau idazterakoan, beste iluntze errepikaezin bat, existitzen diren urdin guztiak munduko pantailarik zahar, handi eta aldakorrenean. Eta hantxe zintzilik, belarritako dotore bat, urrezkoa, Valentziako iletargia.

 

Marjal de Pego-Oliva

 

Maite

Maite 2019-02-21 22:48 #1

Zelako berba ederrak, irudi errepikaezinak laztanduz! Eskerrik asko zuen ondora hurbiltzen lagatziarren, gu be zuen bidaian parte bilakatziarren! Laztan goxo bana familia! Hurrenguan zain!

Andoni

Andoni 2019-02-22 12:17 #2

Aupa familia.
Pozaren naiz historia zabiltzatela ikustiaz. Ederra da norberan askatasunaz disfrutatzia...izan eta egon....ikusi,entzun,ikutu,sentitu....BIZI.
Naturakin bat egin....norberan barruko naturakin....
Arimak markatutako bideari kasu egin eta bihotzez bitarten jokatu.....
Besarkada erraldoi bat danontzat.


Utzi iruzkina: