Lanzarote eta Fuerteventurako hondartzak eta itsasertz paradisuzkoak ezagutu ostean, xoka izan zen Gran Canariara iristea eta kostalde guztia urbanizatua eta erabat apurtuta ikustea. Mendira alde egin genuen eta irla honetako onena gozatu. Hausnarketa sakonak eta juizioko hagin usteldua bertan geratu zitzaizkidan. Honatx kronika laburra argazkitan azaldua. Eguraldi pattalarekin, gure Banbak denetarik egiten du. Barranco de Guayadeque. Etxeak kobazulo izaten ditugu baina irla honetan asko eta asko dira kobazuloak etxe bihurtu dituztenak, sasoi bateko guantxeen ohiturari jarraituta. Harri a...
Timanfaya. Hutsetik hastea. Lurraren bihotzetik datorren odolak estali du dena. Bizi berria hastera doa. Hutsetik hastera. Azal berria lur zaharrarentzat. Joan dira 300 urte baina azala bero dago oraindik, isurketen berotasuna sentitzen da airean eta oinpean. Sosiuz doa bizitza azal berriaren gainean orbantzen, iluntasunean edertasun printzak margotzen. Likenak, koloretako margoak harrien gainean; tabaibak, txanpinoi erraldoi berdeak diruditela, gainean jarri eta saltoka jarduteko gogoa emanez; berozale diren muskerrak, perenquenak; eta txoriak, beti jagole, zaindari, haizetako gudari. Et...
La Palmatik Fuerteventurara bidean, Tenerifen geldialdia egin genuen, aittitta-amamen bisita jasotzeko. Ostean Teideko kañadetan izan ginen, elurtuta zegoela. Ikusgarria zenbat jendek gozatzen zuen goialde horretan metro karratuko elur piletan, paipuekin, plastikoekin labantzen, elur bola egiten, panpinak autoen kapotean ipintzen... Elur oso gutxirekin, poz haundi bera. Fuerteventurak badu haizetik, baina gehiago edertasunetik. Desertu hutsa batzuentzat, desertu osoa besteontzat, mila koloreen irla omen, Biosferaren Erreserba dena, ahuntz gaztaren zaporea, kresal usaina eta harri b...
Tartean behin norbaitek galdetzen digu: ¿Sois vascos?" "Si" "Me pareció que hablábais en euskera..." bla,bla,bla... Beti errespetuz eta jakin-minez. Bertako familia batekin egin dugun harreman estu eta onaren ondorioz, 12 urteko semeak eskolako lan bat egiteko aukeratu du Euskal Herria. Irakasleak taldeka banatu ditu eta penintsulako (asko erabiltzen duten hitza) autonomi erkidegoren bat aukeratu eta lantzeko eskatu die, kokapena, kultura, gastronomia, festak, natura eta abar jasoz. Euskal Herria eta ez EAE, garbi dauka mutikoak, azaldua baitiogu bakoitza zer den, eta g...
Azken asteetan poema hau gogoan izan dut, barru-barruan sentitu dut, sentitu naiz. HARIAK Gurasoen hariak, halabeharren hariak, norbere gorputzaren hariak, lagun minen hariak, behaztopatzeko modu luzeak, hariak. Lotzen zaituzten hariak, maitasun luzeak bezalako hariak. Titerearen modukoak batzuetan atezuan, besteetan lasaieran, edo korapilatzen. Eta horrela bizi hariekin, hariak egokitzen, hariei kasu egiten, harien kontra tiraka, harien gatibu. Eman dezagun berrogei urtez horrela... eta bat batean ohartu ezetz, eguzkiaren edo ilargiaren errainuak bezalakoak direla, hariak, eta ez za...
La Palmari Beahoare esaten zioten bertakoek, irla polita izendapena jarri aurretik, konkistatua izan aurretik. Kobazuloetan eta harri eta egurrezko etxoletan bizi ziren garaian. Afrika iparraldeko amazigez populatu omen ziren irla hauek eta hango Neolitikoko bizimoduarekin iraun zuten, asko usteko batzuek bertan lur hartu eta behaoaritak (eta gainontzeko jatorrizko herritarrak, beste irletan) mendean hartu zituzten arte. Kristautu, ohiturak aldarazi, mendietatik herrietara jeitsiarazi, izen-deiturak aldarazi, esklabu lanetan erabili, deserriratu, erahil… Betiko estiloan. Belma...
Urtarrila alde egitera doan honetan, badaukagu zer kontatu. Hara eta hona ibili gara Tenerifeko bazterretan. Leku ederrak eta jende ederrak ezagutzen jarraituz. Zarauzko giroa gogorarazten digun inguruan, Medano (garai batean dunaz betea) eta La Tejita inguruetan, hasi genuen urtea eta aste batzuk geroago ere bertara bueltatu ginen. Leku haizetsua inondik ere, baina magia berezia dauka. Hondartza luzea, mendi gorria, kometak eta neska-mutilak hegan, haizea eta haizea. Eta lagun berriak. Eibartar batekin egoteko aukera ere izan genuen, Eibarrera itzultzeko inongo asmorik ez duen gazte jato...
Gertatzen da batzuetan, bizitzan behin edo birritan gehienez, itsasoari, ozeanoari begira egonda, Ruperrek belarrira esaten dizula behin eta berriz “zaindu maite duzun hori, zaindu maite duzun hori...” Eta sentitzea malko bat eztarrian behera sabeleraino. Eta olatuak berdinak direla, zerua, eguzkia, ilargia eta izarrak, haizea, berdinak direla zuretzat eta niretzat, Denbora dela aldatzen dena eta aldatzen gaituena. Eta zurekiko maitasuna kaio batek daramala bere mokoan hartuta, zeinek daki nora (ezta berak ere), hemendik urrun. Agian zure nerekiko maitasuna mokoan daraman beste kaio horrek...
Zelan sosiuztarrok? Atlantidatik ezin itzuli?Zelako inbirie!Segi bizkor!