Ahaleginak eta irriparrak

sosiuz 1456152795343 sosiuz | 2013-01-29 13:59

Urtarrila alde egitera doan honetan, badaukagu zer kontatu. Hara eta hona ibili gara Tenerifeko bazterretan. Leku ederrak eta jende ederrak ezagutzen jarraituz. Zarauzko giroa gogorarazten digun inguruan, Medano (garai batean dunaz betea) eta La Tejita inguruetan, hasi genuen urtea eta aste batzuk geroago ere bertara bueltatu ginen. Leku haizetsua inondik ere, baina magia berezia dauka. Hondartza luzea, mendi gorria, kometak eta neska-mutilak hegan, haizea eta haizea. Eta lagun berriak. Eibartar batekin egoteko aukera ere izan genuen, Eibarrera itzultzeko inongo asmorik ez duen gazte jator batekin. Kanariartu da guztiz eta ez dauka goizero eguzkiak ematen dion indarra uzteko gogorik. Tentagarria.
Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us

Inguru honetatik gertu bada inongo izaera eta nortasunik ez duen leku turistikomasifikatunazkagarriestukomertzial bat. La Américas. Eta zoritxarrez, izurdeak eta baleak itsasoan igerian, jolasean, bakean ikusteko bertatik pasatu beharra izan genuen. Nazkagarria lekua, baina ikusi genituen baleak, metro gutxitara, beraien etxean, beraien uretan, beraien kasatara.
  Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us

Itsasoak afaria ere eman dio Iñigori. Playa San Juanen pasatu genituen egunetan egoskortuta gure mutila, egunero arrantzara joaten hasi zen eta zorteko izan zen behin. Han zebilen gizonezko bati arrainetako bat oparitzeko beste harrapatu zuen. "¿Y si me da esa vieja para mi niña?", eta gure mutilak baietz...

 Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us

BIOESFERA

Nekazaritza ekologikoa, ingurumen hezkuntza eta salmenta zuzena batzen dituen kooperatiba da. Riky, Claudia eta Itziar gidari. La Lagunatik gertu, Los naranjeros herrian dagoen lursail ederrean, baratzeak, txerriak, ardiak, txakurrak, oiloak... dituzte Finca Paraiso delakoan. Laborantza ekologikoaz gain, teknika tradizionalak berreskuratzeko lan egiten dute. Hiru bat egun pasatu ditugu bertan, luxuzko gonbidatuak gu. Lagunarteko giro bikaina, heldu eta ume, lantxo batzuk eginez eta jatordu eta jatordu osteko alaietan. Paradisua guretzat ere. Eman digu tripa betetzeko eta bihotza pozteko lain.

Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us

STOP DESAHUCIOS

Hemen ere bada zer salatu eta ekiten diote ekin salaketa, informazio banaketa eta bestelako ekintzei. STOP DESAHUCIOSek kanpamendu bat dauka BBVAren eta beste hainbat bankuren ateen aurrean, Santa Cruz hiriburuan. Informazioa banatu, kartelak jarri eta batez ere kale komertzial eta jendetsuetan jendeari zerpentsatua ematen digute bertan daudenek han pasatzen garenoi.

Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us

SAHARA LIBRE

Kanariar irletan errotua dagoen beste borroka bat Sahararen aldekoa da. Urteak daramatzate itsasoaren bestaldean, pare-parean duten herriari elkartasuna ematen. Azken ekimena datorren ostiralean izango den epaiketa militarra galarazteko egindako manifestazioa izan zen, zapatukoa. 2010ean Gdaim Izki kanpamendua desalojatzerakoan izandako istiluetan 23 saharar atxilotu eta preso hartu zituzten eta Marokoko gobernuak epaiketa militarra egin nahi die otsailaren 1ean. Mundu mailan elkartasun uholdea izan zen urtarrilaren 26an eta Santa Cruzen ere 120 lagun inguruk manifestazioa egin zuten, gu tarteko, presoentzat justizia eta bakea eta Saharar herriarentzat askatasuna eskatzeko. Horrelako borroka sozial guztien berri ematen duen blog bat ere bada, arribalasqueluchan izenekoa. Fotoaktibismoa. Jarraitzeko eredua. Argazkiak ateratzen eta bloga kudeatzen duen neska ezagutzeko aukera ere izan dugu. Eman dizkiogu animoak eta zorionak.

 Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us

Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen jarraitzen dugu guk orain eta hemen ere.

Image Hosted by ImageShack.us

Eta sexismorik gabeko inauteriak eskatzen ere bai. Larunbat goizean dendek antolatutako desfile eta ekitaldi bat izan ziren hiriburuan. Beste aldera begira jarri beharrean izan ginen hango jantziei erreparatuta. Neskentzat gona motzak, eskote galantak eta makilajea. Mutilentzat, beste edozer. Mingarria egin zitzaidan. Momentuz ez dut horren inguruko mugimendurik edo diskurtsorik ezagutu. Ziur nago izango dela. Hain da ebidentea... Princelandiarekin akordatu naiz.

Image Hosted by ImageShack.us

Eta gure txikiak pailazoz janzteko aukerarik ez zuen galdu. Lagun batzuek batukadan parte hartuko zutela eta, Maia jantzita joateko gonbidapena egin ziguten eta halaxe ibili ginen, inauterietako lehen lurrinak usaintzen. Batek daki zenbat argazki atera zizkioten gure txikiari. Baita hurrengo egunean La Opinion egunkarian azaldu ere! Pailazo maitagarria gurea... Image Hosted by ImageShack.us
Image Hosted by ImageShack.us


Utzi iruzkina: